azken albisteak

Nazio identitatearen aurka, EITB tresna gisa darabiltela frogatzen duen azterketa plazaratu dute

Ikerketa soziologikoan espezializatutako enpresa den AZTIKERrek Iparra Hegoa eta Baitetz fundazioentzat eginiko azterketa plazaratu dute. BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak behin eta berriz salatu izan du EITBren instrumentalizazioa, hala nola gure herriaren ukazioari komunikabide publiko horretatik ematen zaion ufada.

Google & sare sozialak: Round 3

"+1", Googlek bere bilaketentzako aurkeztutako aukera berriari buruzko informazioa.

Euskararen gramatika osoa, sarean kontsultagai

UPV/EHUko Euskara Institutuak prestatutako Sareko Euskal Gramatikaren atal guztiak (SEG) sarean daude gaurtik aurrera, erabiltzaileen eskura, http://www.ehu.es/seg atarian.

Durangoko bonbardaketa: une hartantxe hartutako irudi sekula ikusi gabea

Durangoko Gerediaga elkarteko lagunek Durangoko 1937ko bonbardaketaren irudi sekula ikusi gabeak aurkitu dituzte Italiako artxibategietan. Erromako “Ufficio Storico dell Stato Maggiore del’’Aeronautica Militare”-ra joan ziren bisitan, eta bertan aurkitu dutenetako bat da hau, sekula ikusi gabea, parekaturik hemen gaur egungo aire-irudi batekin.

Gorka Menendez: «Alkatea ezagututa, uste dut guk esandakoa entzun gabe aterako dela bilkuratik»

Galdakaon, gaztetxea okupatu orduko, itxi egin zuten udaltzainek. Gaia gaur udalbatzarrera eramango dute; bilera konponbiderako ate izatea nahi luke Gorka Menendezek, gose greban baita protesta moduan. Umorez eta kementsu egin du elkarrizketa udaletxe aurreko plazan, «aurrera jarraitzeko prest».

Zubietako flashmoba: Hartu nahi dut arnas!

Ke beltza zabal ez dezaten, heda dezagun bideoa lau haizetara! http://www.youtube.com/watch?v=BpJBhZCS7YE

Osakidetzaren webgune berriak euskaldunak iraintzen ditu

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo aurkeztu zuen Osakidetzaren webgune berria. Euskarazko atala iraingarria da euskaraz irakurtzen dakien edonorentzat, lehen orrian bertan bost akats nabarmen topatu baitaitezke. Suposatzen da orri hori ez duela euskaldun normal batek testeatu, Eusko Jaurlaritzari bost axola zaio edukiak euskaraz ondo dauden ala ez. Osakidetza erantzuten zaitu, informativoak, gaztelerazko zatiak... Iraingarria.

AlJazeera euskaraz: amuari kosk

Albisteak 2.0 saiotik abiatu zen AlJazeera euskaraz kanpaina (http://albisteak.euskalherrian.info/ajz) hainbat komunikabide espainoletan agertu da, benetako eskaria balitz bezala Libiako egoerarekin nahastuz. Meneamen ere agertu da berria: http://www.meneame.net/story/campana-pide-jazeera-emita-euskera

Ana Pastor (eta Ahmadinejad) [gazt]

Ana Pastorrek Ahmadinejabi egin zion elkarrizketak erantzun positibo asko jaso ditu, baina badira ere bere jarrera kritikatu dutenak. Artikulu honetan horretarako arrazoiak ematen dira. [gazteleraz]

Ahmadinejad kazetaritza, oposizioa eta euskaldunei buruz [gazt]

Mahmoud Ahmadinejad Irango lehendakariarekin elkarrizketa esklusiboa egin du TVEk. Elkarrizketaren zati batean kazetaritza nola egin behar den eta oposizioari buruzko gaiak aipatzen ditu, euskaldunekiko Espainiak duen jarrera aipatuz.

SudurKrossa SPOTa, eta Odonen beste basakeri batzuk!!!

Donostiako Udalak mugapen handiak jarri dizkio Egiako Sudurkrossari. Lehen edizio arrakastatsuaren ostean lasterkari kopurua handitzeko mugak jarri dizkio. 130 lasterkari asko jota eta parkeari bi itzuli gehienez. Eta belarra zapaldu ere ez! Hau gutxi ez balitz, 1500 euroko bermea eskatu diote antolakuntzari lasterkariek korrika egitean sor ditzaketen “kalteak” ordaintzeko. Eta bitartean beraiek tala basatiak egiten dituzte!

Guardia Zibileko ofizialek Sorturi udal hauteskundeei uko egitea eskatu diote [gazt]

Guardia Zibilaren elkartekoek Sorturi sinisgarritasun handiagoa izan dezan udal hauteskundeei uko egiteko eskatu diete.

Etxepare Institutuaren aurkezpen ekitaldia 200.000 eurotik gora kostatuko da

Etxepare Institutuak bere burua aurkeztuko du gaur At! izeneko ikuskizun batekin, Bilboko Arriaga antzokian, 19.30etan. Galderak ikusi ditugu Twitterren ea zenbat kostatuko den, eta erantzuna azaldu ere egin da, esleipenak publikoak baitira. Zuzendaritza artistikoa 99.999 euro eta ekoizpen teknikoa beste horrenbeste.

Egigurenek gogor kritikatu du Zapatero legalizazioaren harira

Jesús Eguiguren PSE-EEko lehendakariak iritzi artikulua publikatu du El País egunkarian, gogor kritikatuz Zapaterok Sorturen legalizazioaren aurrean hartutako jarrera pasiboa. Artikuluaren parte hautatu batzuk euskaraz irakur ditzakezu hemen.

XXI mendeko droga

XXI mendeko droga zein den azaltzen duen irudi esanguratsua.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 378 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]