Og, 2011 - apirila - 07
   
Testu tamaina
Saioa hasi
image image image image
EHEren dokumentala ikusgai izango da Bartzelonan Asteazkena, 2011(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 13:17etan   Euskal Herrian Euskaraz-ek bere 30. urtemugaren karietara egindako Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentalak bide luzea egin du dagoeneko. Jada 50 bat aurkezpen egin ditu Euskal Herri osoan zehar, eta apirilaren 8an Euskal Herritik kanpora egingo du salto, Bartzelonako Euskal Etxeak Korrikari begirako egitarauan txertatu baitu dokumentalaren aurkezpena. Ehunka euskaltzalek ikusi du herriz herri eta emanaldiz emanaldi EHEren filma, eta saretik izan duen hedapen zabala kontuan hartuta, ikusleen zerrenda biderkatu egin da. Datozen egun eta asteotan, Ondarroan, Añorgan, Iruñean, Hondarribian eta Uribarrin ikusi ahal izango da.
Sasi guztien gainetik euskaraz bizi! Larunbata, 2011(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 21:14etan Euskaraz Bizi Eguna aurrera doa, eta oraindik gaueko parte osoa falta den arren lehen balorazioa egiteko unea iritsi da. Bertso bazkarian 500 lagun inguru bildu dira giro hobezinean. Sasi guztien gainetik euskaraz bizi! lelopean abiatu den manifestazioa aldiz mila euskaltzale baino gehiagok babestu dute. Manifestazioaren osteko ekitaldian euskaraz bizitzearen aldeko aldarria zabaldu ostean kontzertuek hartu dute jendez lepo dagoen Gernika-Lumoko Pasealekua.  
Euskaltzale andanak egin du bat Euskaraz Bizi Egunean Larunbata, 2011(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 14:00etan Hasi da Gernika-Lumon aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. Euskaltzale andanak egin du bat EHEren deialdiarekin eta goizeko 11:00etatik aurrera hasi den egitarauak herritarren parte hartze zabala izan du. Erakusketak, tailerrak, "Euskalduna naiz eta harro nago!" mendi-martxari harrera, gaiteroak, kale animazioa eta soka tira saioak arrakasta izan dute. Jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin dutenek 500 pertsonentzako bertso-bazkarirako bidea hartu dute iada. Ikus behean argazkiak. Laster berri gehiago!
Auzolanetik, Euskaraz Bizi Eguna Asteartea, 2011(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 19:35etan   Datorren larunbatean ospatuko da Gernika-Lumon Euskaraz Bizi Eguna. Gaurkoan, EHEko kideek eta Euskaraz Bizi Eguneko egitarauan eta prestaketa lanetan parte hartu duten eragile eta norbanakoek agerraldia egin dute euskaraz bizi nahi duten guztiei jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunean parte hartzeko deia egiteko. Euskaraz biziko den herrirantz egiteko dugun bidean auzolanetik emango ditugu urratsak nahitaez, eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzea helburu duen Euskaraz Bizi Eguna auzolan horren beste adierazle bat izango da

Sinatu manifestua! "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!"

 Otsailaren 12an, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian egingo dugun manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen ditugu euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute hurrengo manifestuari babesa emanez. Egun horretan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, bildutako euskaltzaleok Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri, merezitako omenaldia egingo diogu ekitaldian. EHEren sortzaileetako bat izateaz gain, herri euskaldunaren aldeko mugimenduan eta euskalgintzan erreferente handia dugu Txillardegi. Urteetan erakutsitako borrokarako grinaren eta konpromiso irmoaren aurrean merezitako omenaldia egingo diogu. Zatoz! (Sinatu manifestua hemen)

Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz

 

Euskal Herrian Euskaraz-en "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalari buruzko xehetasun guztiak dituzu atal honetan. Dokumentala online ikusteko aukera, herriz herri egingo diren aurkezpenei buruzko informazioa, DVD-a erosteko aukerak, sinopsia, albisteak eta abar. Sartu eta gozatu!

 

 

Sartu komunitatera

Azken kideak

Iritzia

Euskaltzaleen diskurtsoetan geroz eta gehiago ari da azaltzen euskara nagusi edota hegemoniko izango duten guneak zaindu eta berriak sortu beharra. Ez da kontu berria baina azken garaiotan garrantzi gehiegirik eman ez zaionez bada nobedadea. Euskal Herrian Euskaraz-en ere antzerako ondorioak atera genituen iazko kurtsoan. Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar genuela dudarik gabe, baina euskaraz bizi diren guneak zaintzeari eta berriak sortzeari garrantzi berezia eman behar geniola aurrerantzean.

 

Login Form