Sinatu manifestua! "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!"
Otsailaren 12an, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian egingo dugun manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen ditugu euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute hurrengo manifestuari babesa emanez. Egun horretan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, bildutako euskaltzaleok Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri, merezitako omenaldia egingo diogu ekitaldian. EHEren sortzaileetako bat izateaz gain, herri euskaldunaren aldeko mugimenduan eta euskalgintzan erreferente handia dugu Txillardegi. Urteetan erakutsitako borrokarako grinaren eta konpromiso irmoaren aurrean merezitako omenaldia egingo diogu. Zatoz! (Sinatu manifestua hemen)
Euskal Herrian Euskaraz-en "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalari buruzko xehetasun guztiak dituzu atal honetan. Dokumentala online ikusteko aukera, herriz herri egingo diren aurkezpenei buruzko informazioa, DVD-a erosteko aukerak, sinopsia, albisteak eta abar. Sartu eta gozatu!