plazaberri_goi
Gaur hasiko da Korrika 17, Trebiñun PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-04-07

Korrika 17 gaur hasiko da, Trebiñun, arratsaldeko 17:30ean. 400 herri zeharkatu eta 2.500 kilometro egin ondoren, euskararen aldeko lasterketak Donostian izango du helmuga, hilaren 17an.

Martxoaren 31n, Euskaltzaindiaren egoitzan, AEK-k Korrika 17 aurkeztu zuen. Bertan bildu ziren eragileen aurrean, Mertxe Mugika Korrikaren koordinatzaile nagusia eta Edurne Brouard arduraduna lasterketaren esanahiaz eta garrantziaz mintzatu ziren. Jakina denez, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean burutuko den Korrika 17-k Euskaltzaindia omenduko du. Omenaldi honen ekitaldi nagusia martxoaren 25ean egin zen, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian.

thumb_korrikaren_aurkezpena_086

 
Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu dituzte PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz   
2011-04-06
Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanak hamabost liburukitan bildu dituzte Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin burutu da.

Argitalpenak Mitxelenaren testu guztiak biltzen ditu: hil aurreko eta hil ondorengo lanak, baita izenaren laburduraz eta ezizenaz sinatutakoak ere. Azken liburukiak, hamabosgarrenak, haren bibliografia osoa jasotzen du, aurreko liburukietako aurkibide guztiekin batera.

Hona hemen martxoaren 23an, aurkezpena egin zen ekitaldian, Joseba Lakarrak esan zituen hitzak, haren eta Iñigo Ruiz Arzalluzen izenean.

thumb_mitxelena

Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz: "Koldo Mitxelenaren lan guztien aurkezpen ekitaldian" 65,37 Kb

 
"Elgoibarko ahozko euskara" liburua aurkezten PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Jesus Mari Makazaga   
2011-04-05
Apirilaren 4an, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Liburuaren egilea Jesus Mari Makazaga UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko Gramatika batzordeko idazkaria da. Elgoibarko ahozko euskara, 2009 urtean Makazagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Tesiaren zuzendaria Pello Salaburu euskaltzain osoa izan zen. Liburuak Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia darama eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenaren bidez argitaratu da.

Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu zituzten Unibersitateak eta Akademiak.

Hona hemen Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko Jesus Mari Makazagak esan zituen hitzak.

thumb_makazaga__051


thumb_koldo_mitxelena_sariak_071

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

 
Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-04-04
Gaur, apirilaren 4an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira. Ekitaldian sariok antolatzen dituzten bi erakudeen ordezkariak izan dira: Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Kintana idazkaria; eta UPV / EHUrenean, Iñaki Goirizelaia errektorea eta Gidor Bilbao Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea.

Hauek dira sarituak:

  • Zientzia Esperimentalen jakintza-arloa: Koldo Garcia. Tesia: "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan".
  • Ikasketa Teknikoen jakintza-arloa: Maite Oronoz. Tesia: "Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura".
  • Osasun Zientzien jakintza-arloa: Jaime Zubero. Tesia: "Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan".
  • Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-arloa: J. Inazio Marko. Tesia: "Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan".
  • Giza Zientzian jakintza-arloa: Idurre Alonso. Tesia: "Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean"

thumb_koldo_mitxelena_sariak_063

Ekitaldi berean, Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu da. Liburuak Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia darama, eta UPV / EHUren eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

Gehiago irakurri...
 
"Elgoibarko ahozko euskara" liburuaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-04-01

Datorren astelehenean, apirilaren 4an, Jesus Mari Makatzagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztuko da. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia da, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da. Elgoibarko ahozko euskara, 2009an Makatzagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Egileak hizkuntzaren maila guztietan ikertu du Elgoibarko hizkera. Horretarako, berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili ditu. Adineko berri-emaileak izan ditu, 70 urtetik gorakoak, emakume nahiz gizonezko, eta herriko auzo guztietakoak: guztira 30 berri-emailetik gora. Bestalde, inguruko herrietan ere egin ditu grabaketak.

Jesus Mari Makatzaga UPV/EHUko Euskara Zerbitzuburua da. Euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko idazkaria ere bada.

Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak.

thumb_iker-25_1

Liburuaren aurkibidea 638,41 Kb

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1 / 114

Anaitasuna aldizkaria

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria
2011 Martxoa 2011 Apirila 2011 Maiatza
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 13 1 2 3
Astea 14 4 5 6 7 8 9 10
Astea 15 11 12 13 14 15 16 17
Astea 16 18 19 20 21 22 23 24
Astea 17 25 26 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2011 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra