Hemen zaude: BPEen sustapenak > Geografia-bilaketa

Geografia-bilaketa

Zehazki zer sustapen den edo Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egiten ari diren sustapenen gutxi gorabeherako kopurua jakin nahi baduzu, mapan interesatzen zaizun lurralde historikoa aurkeratu besterik ez duzu. Ondoren, Lurralde horretako udalerri guztien zerrenda aterako zaizu pantailan, eta horien gainean sakatu eta ziurtatu ahal izango duzu herri horretan sustapenen bat egiten ari den. Halaber, horien inguruko xehetasunak ere ezagutu ahal izango dituzu.

Bestalde, zein sustapen den zehaztasun osoz baldin badakizu, jarraian dauden goitibeherako menu horien gainean sakatuta zuzenean sar zaitezke:

Etxebideri lotuta dauden BPEen sustapenak zein diren zehazki adierazten dela ikusiko duzu.

Araba



Gipuzkoa



Bizkaia



Euskadi Gipuzkoa Bizkaia Araba

Nabarmendutako proiektuak

Albisteak/Berriak

Etxebizitza Sailak laguntza bereziak bideratuko ditu Zorrotzaurren 47 egoitza-erakin birgaitzeko
Eusko Jaurlaritzak Birgaikuntza Integratuko Eremu izendatu du Zorrotzaurreko auzoa.Kalifikazio horri esker, gehitu egingo dira Zorrotzaurreko auzoan ondare eraikia birgaitzeko laguntzak, birgaitze isolatuko ohiko laguntzetarako baino % 15 eta % 20 artean gehiago, hain zuzen.
AVNAU Elkarteak Bolueta proiektua saritzen du, 2009ko Hiria, Hirigintza eta Ekologia sariarekin
Euskal-Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteak (AVNAU) Boluetan aurrera eramaten ari den proiektua saritzea erabaki du, “Hiria, Hirigintza eta Ekologiako” Sariaren XI. Ekitaldian. Epaileek, 2009ko apirilaren 1an bilduta, guztien adostasunarekin hartu dute erabakia eta sariaren entregatzea Bilbon izango da apirilaren 23an.
Lehenengo industria-pabilioak eraitsita, Zorrozaurreko eraldaketa abian da
Eraispenei hasiera emateko ekitaldi ofizialean Bilboko alkatea eta Etxebizitza sailburua egon ziren Canal de Deusto kalean, Botikazarreko zelaigunean, Zorrozaurre eta ibaiaren eskuinaldea lotzen dituen lur-zerrendan hutsik dauden lehen 8 industria-pabilioi eraisten hasiko dira. Lursail horiek portugune izan ziren eta gaur egun Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren jabetzakoak dira, portuko agintaritzarekin 2007an izenpetutako hitzarmenaren arabera.