CUÑA FRAUDE FISCAL EUSK

Gipuzkoako Ogasunak iruzurrari aurre egiteko partaidetza sustatzen duen sensibilizazio kanpaina aurkeztu du

2007 eta 2008 urteetan 580 milioi euroko zorra azaleratu du Departamentuak

Beramendi, Gonzalez, Ruiz de Auza eta Orena

Beramendi, Gonzalez, Ruiz de Auza eta Orena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzako Departamentuak iruzur fiskalari aurre egiteko herritarren partaidetza sustatu nahi duen sensibilizazio kanpaina aurkeztu du gaur. Departamentuko buru Pello Gonzalezek dio “iruzur fiskala gaitzari amaiera jartzea da gure helburua eta zeregin honetan herritarrari gonbitea luzatzen diogu”. “Departamentuak tresna berriak gaineratu ditu zerga iruzurraren kontrako lanaren mesederako, besteak beste,  ikuskaritzan euskarri informatiko berriak erabiltzea, Ikus datuak gurutzatezeko programa medio; notarioen elkargoarekin informazioa trukatzeko hitzarmena, herritarren parte hartzeko zerbitzua eta iruzurraren alorrean herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko kanpaina abian jarriz” azaldu du Gonzalezek.

Foru diputatuak ‘Burlarik ez’ izeneko kanpaina honen beharra bidezkoa jotzen du “gaur egun besteren konturako langileek aitortutakoaren eta profesionalek aitortutakoaren arteko desoreka dagoelako”. Era berean, parte hartzea eta konbentzitzea printzipioei heltzen dielako, hau da, herritarrei eskainikko zaie iruzurraren kontrako lanean parte hartzeko bide bat, eguneroko bizitzan antzematen diren irregulartasunak komunikatuz eta ustezko iruzurgileak konbentzitu nahi dituzte iruzurrezko portaerak zigortu daitezkeelako.

Cabinas teléfono2Idatziz, 902 100 040 telefonora deituz eta interneten bidez zerbitzua erabili daiteke. Ogasun Zuzendari Pedro Mari Ruiz de Azuak azaldu du “herritarrek iradokizunerako, kexak jasotzeko eta eguneroko bizitzan antzematen dituzten salaketetarako” prestatu dela zerbitzua.  

Zerga iruzurreko salaketak aurkeztekotan, salaketa egilearen borondatezko identifikazioa kontuan hartuko da, ustezko salakateren eragilearen identifikazioa egingo du, salaketaren edukia azaldu eta frogak aurkez ditzake”. Sistemak ausazko zenbaki bat (aleatorioa) emango du, salatzaileak espedientearen egoera kontsultatu ahal izateko, erabakitzeko zain dagoenean; artxibatuta, froga nahikorik aurkezten ez denean edo zerga ondoriorik ez duenean eta ikergai bihurtzen denean.

Gogoratu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentua zuzentzen duen taldeak bi urte hauetan egindako lanari esker, 580 milioi euroko baino gehiagoko zorra azaleratu dela -batez ere BEZ eta Sozietate gaineko zergei dagokiena- 200.000 jarduketa baino gehiegao egin direla eta 30 espediente baino gehiego eraman direla epaitegietara”.

Bookmark and Share

Iruzkin bat gehitu