Aurten aurrera eramango dituzten egitasmoen hitzarmenak sinatu dira gaur, 2,56 milioi euroko laguntza dituztelarik

FirmaDenaKirolEkipamenduakKiroletako eta Kanpo Harremanetako Departamentuko foru diputatu Iñaki Galdosek hainbat udal eta erakundeekin hitzarmen batzuk sinatu ditu gaur, 2009an garatuko diren kirol instalazio diruz laguntzeko, guztiak 2008-2011 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan direlarik.

 Planak datozen hiru urteetan guztira kirol instalazioen 50 proiektu diruz laguntzea aurreikusten du eta, horretarako, 10,9 milioi euro jarriko ditu.

 Laguntzek lau lerro dituzte: udalez gaindiko ohiko kirol ekipamenduen eraikuntza (8,12 milioi euro), Kirol ekipamenduen birmoldaketa, zabaltzea eta birgaitzea (1,1 milioi €), Natura inguruneko jolas eremuak (545.000 euro) eta Hiriguneko jolas eremuak (1 milioi €).

 Gaur sinatutako 17 egitasmoen artean 13 Udal eta erakunde publikoak daude, bi kirol elkarte eta federakuntza bat. Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak ia 11 milioi euroetako partidatik, aurten 2,56 milioi euro banatuko dira.

 Laguntzen % 75 udalez gaindiko kirol instalazioak finantzatzera zuzentzen da. Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak 2009an finantzatuko ditu, besteak beste, Aretxabaletako kiroldegi eraikin berria eta estali gabeko kirol gunea berria (1.700.000 euro) -400.000 euro aurten, 500.000 € 2010ean eta 800.000 € 2011ean-. Era berean, azpimarratzekoa da belar naturaleko futbol zelaia belar artifizialeko futbol zelaian bihurtzea Oñatin (400.000 euroko laguntza); Ipintzako belar artifizialeko futbol zelaia Bergaran (400.000 euroko laguntza); Artiakoa Irunen (305.000 euro) eta San Juan kirol eremua / futbol zelaia eta skate parkearen hiritartzea Azkoitian (400.000 euro).

 Klubeek aurkezturiko egitasmoen inguruan, Fortunak K.E.k Pio Baroja Kiroldegian esgrimako teknifikazio zentroa planteatzen du (100.000 euroko laguntza) eta Gros Xake taldea xake teknifikazio zentroa prestatzen ari da (150.000 euro). Kirol egokituko Federakuntzak, bestetik, 96.000 euro jasoko ditu Hegalak izeneko egitasmoa burutzeko, azpiegitura honek, era  berean, 1,5 milioi euro jasoko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiatik.

 Onarturiko proiektuen kostua gutxi gorabehera 64 milioikoa da.

Bookmark and Share

Iruzkin bat gehitu