BATZARRETXEA ETA KARTZELA

Gugana heldu diran lehen albisteetan (XIV. mendekoak) ez danez aitatzen ezetariko eraikinik, batzarrak inguruko zelairen baten egiten zirala emoten dau "la cuesta fasia la torre de (el linaje de) Avellaneda."

Lehen eraikina XVI. mendearen hasieran egin eben, ez dakigu baina zein urtetan. Solairu biko eraikina izango zan, badakigu-eta 1535.ean kartzela zala bertan eta urte batzuk beranduagoko aitamen baten esaten dalako "del suelo de la escalera que sube al auditorio", hau da, kartzelatik batzar-aretora igoteko eskilarak egozala.

XVI. mendean askotan barriztatu eben eraikina. 1592.ean hasi ziran Batzarretxe barria eraikitzen, harik eta 1635.ean armarria fatxadan jarri eta amaitu eben arte. Eraikina kubikoa zan, lau isurialdekoa, arkudun sarreraduna, XIX. mendera arte zutik egon zanaren oso antzekoa.

Enkarterriko batzarrak 1806. urtean ezabatu ziran, eta urte horretatik aurrera eraikina ez zanez gehiago erabili, hondatuz joan zan XIX. mendeak aurrera egin ahala.

Abellanedako Batzarretxea