INGURU MONUMENTALA

Urteen poderioz, beste eraikin batzuk jaso ebezan Batzarretxearen inguruan.

Aingeru Zaindariaren Ermitea: batzarretxearen aurrez aurre egoan. 1771. urtean bota egin eben, egoan tokian ostatua eraikitzeko. Handik hur, metro gitxira, jaso eben ermitearen bardin bardina. 60en hamarkadan, ostatuari dautsala, gaur egun ikusi daitekean ermitea egin eben.

Batzarkideen Ostatuta: 1771. urtean eraikin eben, Abellanedan batzartzen ziranei ostatua emoteko. Etxe barrokoa da, lau isurialdekoa.

Korrejidorearen Etxea: 1597. urtean Batzarretxearen ondoan egoan eraikina erosi eutsien Santiago de Urrutia jaunari. Etxe hori Korrejidorearen etxetzat erabili eben, harik eta 1750. urtean bota eta gaur egun dagoana egiten hasi ziran arte.