LEIARPEKO ARETOA

Leiarpeko Aretoa jatorriz aterpe bako gunea izatea baino ez bazan arkitektoaren asmoa, 1964.ean Bizkaiko historia azaltzeko museo bihurtu zan. Batzar Nagusiak berreskuratu ziranetik, Etxea bera eta Areto hori Erakundearen zereginetarako erabilten dira.

Leiarpeko Aretoa

Areto horretan dagoan gauzarik aitagarriena leiarrezko estalkia da, 1985.ean Bilboko Vidrieras de Arte S.A. enpreseak egindako artisau-lana, egin dabenik eta handiena. Gernikako Aretxa Bizkaiko herrien topagune sinbolikotzat agertzen da leiarreko irudietan. Erdialdean Aretxa eta jarlekuak dagoz, antxinako jatorrizko Batzar Nagusien gomutagarri; albo baten "Lege Zaharra" idatzita agertzen da, Bizkaiko Jaunek zin eta bete egin behar ebezan Legeak gogorazoteko; eta, beste alde batetik, Lurraldearen ekonomiari buruzko irudiak. Inguru guztian Bizkaiko herrietako monumenturik adierazgarrienak agertzen dira.

BESTE ERAKUSGAI BATZUK

Leiarpeko aretoan Erakundeagaz lotutako erakusgaiak ikusi geinkez:

  • Batzar Nagusien bozketetan erabilitako zidarrezko bolatxuak (XVII. mendekoak).
  • Aldun Nagusien agintari-makilak (XVIII. mendekoak).
  • Batzar Nagusietan erabilitako zidarrezko idaz-tresnak (XVIII. mendekoak).
  • Agintari-makilak (Eleizateetako ordezkarien agintaritzaren adierazgarri ziran).
  • Bizkaiko Jaurerriko jaurtze-karguen zin egiteetan egoten zan kurutzea.
  • Jon Argatxa Etxeandiak 1931.ean egindako etxe-irudia, 1978.ean barriztutakoa.
'Lírica y Religión' Gustavo de Maezturen margolana
"Lírica y Religión" Gustavo de Maeztuk (1887-1947) egindakoa. Bermeotik hur 1870.eko apirilaren 20an 225 euskal eta kantabriar marinel hondatu ebazan ekaitza dakarsku gogora.
J. M. Iparragirreren gitarrea
Gernikako Arbola da bedeinkatua euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua. (...)