Hemen zaude: Aurkezpena > Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Publikoa

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Publikoa

Eragile publikoen arteko koordinazioa eta komunikazioa ezinbestekoak dira, pertsona guztiek etxebizitza eskuratzeko modua izan dezaten. Lankidetza noraezekoa da baliabide publikoak hobetzeko eta finkatuta dauzkagun helburuak lortzeko.

Horretarako, eta Euskadiko etxebizitza publikoaren estrategia osatzen duten atalen artean sinergia osoa gerta dadin, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Publikoa eratu dugu; arloarekin zerikusia duten Euskadiko herri-administrazio guztiek eta eremu horretako giza balibiabideek eta baliabide materialek beren lekua dute erakunde horretan.

Beraz, Etxebide, Babes Publikoko Etxebizitzak Esleitzeko Euskal Zerbitzua denez, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Publikoa osatzen duen sare zabal horretako kide da. Sare horrek beste kide hauek ere baditu:


  • Eusko Jaurlaritza barruan etxebizitza-eskumena duen Saila.

  • Jabetza horizontalaren eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzako eta adiskidetzeko Zerbitzu Publikoa, Bizilagun izena duena, bai eta Babes Publikoko Etxebizitzen Erregistroa ere.

  • Sozietate publikoak edo Eusko Jaurlaritzaren partaidetzak dituztenak, hain zuzen ere gai hauetan aritzen direnak: etxebizitza, lurzorua, alokairua, birgaitzea, etxebizitza hutsen mobilizazioa edo interes publikoko beste helburu batzuk, arlo horretakoak. Besteak beste, Visesa, Orubide, Bizigune eta Alokabide.

  • Era berean, sozietate publikoak edo udal arlokoak, partaidetzak dituztenak, helburu horiexek badituzte.

  • Euskadiko udalen etxebizitza-zerbitzuak, hirigintza-zerbitzuak edo antzekoak.

  • Eskumen horien gainean lanean jarraitzen duten zerbitzuak edo pertsona juridiko publikoak edo pribatuak, edo horiek ordezten dituztenak.