Hemen zaude: BPEak elkartrukatzeko poltsa > Jarraitu elkartrukatzeko prozesua

Jarraitu elkartrukatzeko prozesua

BPEak elkartrukatzeko Poltsan altan baldin bazaude, erabiltzaile-izena eta pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu etxebizitzak trukatzeko eskaintzen eta eskaeren arteko jarduerak ikusteko:

Erabiltzaileen sarbidea

Edonola ere, Poltsan sartzeko erabili zenuen pasahitza ahaztu baldin bazaizu, ez arduratu, nahikoa baita formulario horretan zure helbide elktronikoa zein den adieraztea eta "Pasahitza berreskuratu" botoiari ematea; berriz ere, e-mail bidez bidaliko dizugu pasahitza

Pasa-Hitza lortu


BPEak elkartrukatzeko poltsako erabiltzailea ez bazara, gonbidatu gisa sar zaitezke zenbait eduki ikusteko.

Ildo honetan, jakin ezazu etxebizitza elkartrukatzearen prozedura oso erreza dela.

Elkartrukatzeko Poltsako Eremu Pribatuaren bitartez eskaintzen duzun etxebizitzarekin interesa izan dezakeen norbait aurkitu baduzu eta, aldi berean, zuk ere hark eskaintzen duen BPE horrekin interesa baduzu, pertsona harekin zuzenean harremanetan jarri beharko duzu bi alderdiak adostasun batera iristeko (haren datu pertsonalak fitxan ikusiko zenituen).

Etxebizitzaren prezioa babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuordetzaren 2010eko azaroaren 3koa Agindua ezarritakoaren araberakoa izango da. (EHAA, 222. zk., 2010eko azaroak 18a).

Kontuan hartu behar duzue etxebizitza bakoitza bere eta elementu erantsien metro karratuen arabera balioetsiko dela, eta bi etxebizitzek balio bera ez badute, balio gutxien duen etxebizitza ematen duenak beste etxebizitzarekiko aldea ordaindu beharko dio beste jabeari; operazio horri "Konpentsazio" esaten zaio.

Akordioa lortu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztu beharko duzue sinatutako Kontratu Pribatua, prozesua zuzentasunez egin dela ziurtatzeko eta kontratuaren ikus-onetsia bidezkoa izan dadin.

Kontratuaren ikus-onetsia eskuratuta, etxebizitzaren elkartrukearen edo trukearen Eskritura Publikoa egin ahal izango duzue, akordio pribatuaren baldintzak inolako arazorik gabe errespetatuz.