Hemen zaude: Orientazio praktikoak > Ohiko galderak

Ohiko galderak

Sekzio horretan, Etxebideren hainbat jardun-ildoren inguruan jasotzen ditugun ohiko galderen erantzunak aurkitu ahal izango dituzu, bereziki, eta Euskadin egiten ari den etxebizitza publikoaren estrategia, oro har. Atarian plantetatutako gai guztien bilketa bat egiten dugu eta, gainera, programa zehatz bati lotuta egon gabe ere nahiko maiz jasotzen ari garen beste gai orokor batzuk gehitzen ditugu.

Gure helburua gune hori bizia eta dinamikoa izaten jarraitzea da. Horregatik, etengabe berritua mantentzeko ahaleginak egingo ditugu. Horrela, galderak eta erantzunak etengabe berrituko ditugu.

Ikusiko duzu ez garela galdera bakoitzerako erantzun bakarra ematera mugatzen, baizik eta planteatu duzun gaiarekiko lotura duen informazio-eremu zabal bat irekitzen dela, nahi beste sakontzeko aukera emanez, mailakako azterketa prozesu batean oinarrituta, eta erantzunera iristen zaren unean gelditu ahal izango duzu.

Zure galderei erantzunez

Horrez gain, gure web-orriko hainbat kontsulta- eta aholkularitza-gunetan behar duzun informazioa aurkitu ez baduzu, formulario horren bitartez edozein galdera planteatzeko aukera duzu.

Zuen ekarpenak, gainera, oso erabilgarriak gertatzen zaizkigu sekzio hori hobetzeko eta handitzeko.

Zure erantzuna erraztasun handiagoarekin aurki dezazun, kontsultarako kategoria bat aukeratzea edo bilatzailean hitz bat sartzea gomendatzen dizugu:

Bilatzailea

Kategoriak

  1. IZENA EMATEA ETXEBIDEN
  2. BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK
  3. BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZEN ESLEIPENA
  4. BPEN ERABILERA ETA MANTENTZEA
  5. LURZORUAREN LEGEA
  6. ORIENTAZIO PRAKTIKOAK