Hemen zaude: Laguntzako programak > Lokalak Etxebizitza Babestu Bihurtzeko Laguntzak

Lokalak Etxebizitza Babestu Bihurtzeko Laguntzak

2006-2009 Etxebizitza Bideratzeko Planak ardatz estrategiko gisa hartzen du hiria birgaitzeko eta eraberritzeko jardunen bitartez hiri eraikiari balioa ematea. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko aprobetxatzea sustatzen ari da, birmoldatze-obretarako diru-laguntzak emanez.

Helburu horrekin, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren 2.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, lokalak etxebizitza gisa gaitzeko jardunak babes daitezkeen jarduntzat hartuko dira. Laguntza horiek baliatu ahal izateko ezinbestekoa da udalek dagokion udal-araudia onartzea.

Laguntzak emateko honako oinarrizko irizpide hauek bete beharko dira: 

Obrak, etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak moldatzeko obratzat hartuko dira eta horregatik itzuli beharrik gabeko diru-laguntza pertsonal handiagoak jaso ahal izango dira. Birgaitze Isolatuko obratarako diru-laguntzak %10etik %30era bitartekoak izango dira. Birgaitze Integraturako, %25etik %45era bitartekoak izango dira.

Birgaitzeko Hirigintza Sozietateak dituzten udalerrietan, Birgaitze Integratuko obrak egiteko diru-laguntzen eskaerak dagokion Sozietateari aurkeztu beharko zaizkio. Gainontzeko kasutan, Dagokizuen Etxebizitza Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira.

Era berean, eskaera hemendik lortu dezakezu zuzenean edo Lurralde Historiko bakoitzeko Ordezkaritzan dago eskuragarri.

Kontsultatzeko araudia

  • Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa. ( EHAA 18zk, 2007ko urtarrilak 27) Lege-testua irakurri