plazaberri_goi
"El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009)" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-05-13
Euskaltzaindiak El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua euskarri digitalean eskaintzen du, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, Jagon-tegian hain zuzen ere.

El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística Euskaltzaindiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du. 2007an, Miquel Gros i Lladósek Recuperación del euskera en Navarra liburua publikatu zuen, Euskaltzaindiaren eskutik. El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburuan, Nafarroako lanaren ildoari jarraituz, Miquel Grosek 1981etik 2009ra, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakutsi du, bost urtean behineko errolden estatistikak aintzat hartuta. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu.

thumb_gros_azala
 
Gasteizko toponimiari buruzko ikastaroa PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-05-12

Gasteizko Udalaren ekimenez,  "Kultura denon eskura" izeneko kultur ikastaroak egiten ari dira egunotan Arabako hiriburuan. Kurtso hauek herritar guztiei kulturaren arlo desberdinak hurbiltzea dute helburu, eta hainbat gai jorratzen dute, hala nola argazkigintza, artea, musika edota literatura. Aurten, Gasteizko toponimiari buruzko ikastaroa ere egiten ari da, Elena Martínez de Madina Euskaltzaindiaren Onomastika batzordekidearen ardurapean. Ikastaroa hiriko Iparralde gizarte etxean ematen ari da eta 40 pertsona parte hartzen ari dira.

Ikastaro honen helburu nagusia toponimiaren oinarrizko ezagupenak eta Gasteizko toponimia irakastea da. Honetarako, kurtsoaren hasierako ikasgaietan, baliagarriak eta beharrezkoak diren zenbait kontzeptu eta ikerbide aurkeztu dira, eta hurrengoetan, Gasteizko leku-izenak eta haien deskripzioa eta ezaugarriak izango dira gai nagusiak.

thumb_gasteizko_toponimia_ikastaroa

Gehiago irakurri...
 
Bernardo Atxagak Argital saria jaso du PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-05-11

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dituen Argital sarietako bat jaso du. Itxaropena argitaletxea eta Javier Marías idazlea ere sarituak izan dira aurtengo edizioan. Sari emate ekitaldia maiatzaren 5ean egin zen Bilbon, Euskadiko Editoreen Elkarteak, Liburu Ganbarak eta Arantzazu Kateak antolatutako Edizioaren Gauaren barruan.

Asier Muniategi Liburu Ganbarako presidentearen esanetan, euskal kultura Euskal Herriko mugetatik harago eraman izanagatik saritu dute Bernardo Atxaga.

thumb_bernardo_atxaga.2006-iii-27_002

 
Koldo Mitxelenaren Idazlan Guztien aurkezpenean PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Blanca Urgell   
2011-05-10
Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanak hamabost liburukitan bildu dituzte Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin burutu da.

Hona hemen martxoaren 23an, aurkezpena egin zen ekitaldian, Blanca Urgell hizkuntzalari eta Kultura sailburuak  esan zituen hitzak.

thumb_mitxelena

Blanca Urgell: "Koldo Mitxelenaren Idazlan Guztien aurkezpena" 63,57 Kb

 
Ur Apalategik 2010eko Beterriko Liburua saria irabazi du PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2011-05-09

Ur Apalategi idazle eta euskaltzain urgazleak 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena irabazi du, Fikzioaren izterrak (Susa) ipuin liburuagatik. 111 Akademia-ko kideek erabaki dute saria zein libururi eman. Sari emate ekitaldia  maiatzaren 5ean egin zen, Asteasuko Udaletxean.

Ur Apalategik bigarren aldiz eskuratu du Beterriko Liburua saria; 1997an jaso zuen aipamena lehen aldiz, Gauak eta hiriak eleberriarekin. Harekin batera, Anjel Lertxundi da sari hau bi aldiz irabazi duen beste idazlea.

Beterriko Liburua Saria Manuel Larramendi Kultur Bazkunak jarri zuen abian, 1996an.

thumb_ur_apalategi

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1 / 120

Anaitasuna aldizkaria

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria
2011 Apirila 2011 Maiatza 2011 Ekaina
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 17 1
Astea 18 2 3 4 5 6 7 8
Astea 19 9 10 11 12 13 14 15
Astea 20 16 17 18 19 20 21 22
Astea 21 23 24 25 26 27 28 29
Astea 22 30 31

Saioa hasi

RSS
© 2011 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra