Kultur ekintza ugari Enkarterrietako Museoan
Bizkaiko Batzar Nagusien Abellanedako batzarretxean dagoen Enkarterrietako Museoak hainbat kultur ekintza antolatu ditu maiatzerako, umeei zein helduei zuzendurikoak. Antolatutako ekintza horien artean azpimarratzekoak dira Enkarterriko jauregi eta elizetako horma-irudiak ikustera joateko maiatzaren 14an —Museoen Nazioarteko Egunean— egingo den gidatutako bisitaldia edo artea ezagutarazteko umeei zuzenduriko ipuin kontatuak, jolasak eta margozketa-teknikei buruzko oinarrizko ikastaro teknikoak. Ekintza horiek guztiak doan izango dira.
Bostehun pertsona inguru Kolitzaren tontorrean

Euri-antza eta haize gogorra ez ziran oztopo izan Kolitzaren tontorrera igon nahi izan eben bostehun mendizale ingururentzat Bizkaiko Batzar Nagusiek 2004. urteaz geroztik antolatzen daben mendi-ibilbidean parte hartzeko. 2004. urtean bete ziren 25 urte Batzar Nagusiak berreskuratu genduzanetik eta, beraz, aurtengoa zortzigarren edizinoa izan da. Ibilaldiok urtean behin izaten dira, Bizkaiko bost deiadar-mendietako batera bakotxean: Gorbeia, Kolitza, Sollube, Oiz eta Ganekogorta. Tontorrera igon eta antxinako eran, adarra joaz, egiten da Batzar Nagusirako deia.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala-ta hartutako Erabagia
Bizkaiko Batzar Nagusiek Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala-ta gehiengoz adostu dabe —EAJ, PSE, PP eta Ezker Batua alderdietako Taldeburu-Batzarrreko ordezkarien aldezkotasunagaz— bardintasunaren alde eta emakumezkoek jasaten daben indarkeriaren aurka egitea, arreta berezia jarrita nerabe eta gazteek jasandako indarkerian.