Ahotsak.com-eko APIa

Sarrera

Ahotsak.com-eko eduki guztia API bidez (Application Programming Interface - aplikazioak programatzeko interfazea) eskaintzen du ahotsak.com elkarteak, doan eta erabiltzeko modu errazean.

Eskaerak egiteko modua

Datuak eskuratzeko, www.ahotsak.com/api helbidera egin beharko duzu eskaera, beharrezko parametroak ipinita. Onartutako eskaera eta parametroen berri izateko, irakurri dokumentazioa

Bestelako eskaeraren bat izango bazenu, jarri gurekin harremanetan eta saiatuko gara zure eskaerari erantzuten.

API giltza

APIa erabili ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea eta API giltza bat eskatzea. Zure datu minimo batzuk besterik ez ditugu jasoko.

Behin hori lortuta, zure API eskaera guztietan giltza hori jarri beharko duzu:

  • ?giltza=XXXXXX, non XXXXXX den zure giltza hori.

Datu formatuak

Momentuz, json eta xml formatuetan ematen da informazioa. Formatua zehazteko:

  • ?format=json: json formatuan datuak jasotzeko (defektuzko balioa)
  • ?format=xml: xml formatuan datuak jasotzeko
  • ?format=json&callback=zure_metodoa: json formatuan datuak jasotzeko baina aurretik zuere jscript metodoaren izena pasata

Widget-a

Zertarako behar/nahi dituzu ahotsak.com-eko datuak? Auskalo, zeuk jakingo duzu. Baina, adibide modura, tori.

  • Herri bateko hizlari guztien informazioa txertatzeko HTML kode zati bat kopiatuta soilik
  • Informazioa beste eraren batera antolatzeko beste webguneren batean
  • Barne azterketa bat egiteko
  • ...

Erabiliz gero, eskertuko dizugu APIari eman diozuen erabilpenaren berri emango bazenigu. Kontatu apur bat zure esperientzia.

Dokumentazioa

APIaren dokumentazio tekniko guztia, kontsulta dezakezu /api/dokumentazioa orrian.