Ahotsak.com webgunean bildu ditugun grabazioen jatorria oso anitza da, epe eta pertsona
ezberdinek egindakoak. Grabaziorik zaharrena, esate baterako, 1981. urtekoa da. Egileen artean, bestalde,
80 baino gehiago daude. Ahotsak.com egitasmoaren eta webgunearen helburua da,
Euskal Herrian zehar egin diren iturri ezberdinetako grabazio dialektologiko eta etnografiko horiek
bateratzea eta herritarren esku jartzea.