 |
|
|
Eskolartekoak azken txanpara iritsi dira
Eskolartekoak azken txanpan sartzen ari dira. Pasa den astean jokatu ziren Arabako eta Iparraldeko azken saioak eta aste honetan Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan jokatuko dira azkenekoak.
Datorren ostiralean (ekainak 3) jokatuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako finalak. Bizkaiko bat-bateko finala Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan izango da goizeko 11:00etan. Gipuzkoakoa Azpeitian izango da Izarraitz Pilotalekuan arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Nafarroan Bertso Eskolen eguna ospatuko da datorren larunbatean (ekainaren 4an) Larraitzarren eta bertan 14 urte artekoan saioa jokatuko da. Horrela erabakita geratuko da ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko finala. |
|
 |
|
|
17.442 haurrek landu dute bertsolaritza ikastetxeetan eta 1.636 kidek bertso-eskolatan
Ikasturte amaieran sartu gara, azken txanpan. Bertsolaritza lantzen jardun dute ikasturte honetan ere milaka umek eta "ez hain umek", ikastetxean bertan (eskola ordutan) zein hurbileko bertso-eskolan.
Ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko hainbat ekimen antolatu dira: Ikastetxeetan ikasturte amaierako bertso jaialdi eta kantaldiak antolatu dira; ikastetxeetako eta bertso eskoletako haurren arteko topaketa gauzatzeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak martxan dira; bertso eskoletako kideak elkartzeko Bertso Eskolen egunak ospatu dira han-hemen eta udaran ere bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko aukera eman asmoz Bertso Udalekuak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak.
Udaberria bezala bizi-bizi dabil bertsolaritza gaztetxoen artean. Hona hemen datuak. |
|
|
|
 |
 |
A G E N D A
|
 |
|
|