Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babesleak:

Eusko Jaurlaritza

Kutxa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskadiko Kutxa

Eun grupo

Igandeko Urretxu-Zumarragako saioekin zehaztuko da 32kotea

Igandeko Urretxu-Zumarragako saioekin zehaztuko da 32kotea
Datorren igandean, ekainak 5, jokatuko dira Urretxu-Zumarragako Zelai Arizti aretoan Gpuntuaren Lehen Faseko azken saioak, eta saioen ostean ezagutuko dugu final-zortzirenetara ze 32 bertsolari pasako diren.

Eskolartekoak azken txanpara iritsi dira

Eskolartekoak azken txanpara iritsi dira
Eskolartekoak azken txanpan sartzen ari dira. Pasa den astean jokatu ziren Arabako eta Iparraldeko azken saioak eta aste honetan Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan jokatuko dira azkenekoak.

Datorren ostiralean (ekainak 3) jokatuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako finalak. Bizkaiko bat-bateko finala Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan izango da goizeko 11:00etan. Gipuzkoakoa Azpeitian izango da Izarraitz Pilotalekuan arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Nafarroan Bertso Eskolen eguna ospatuko da datorren larunbatean (ekainaren 4an) Larraitzarren eta bertan 14 urte artekoan saioa jokatuko da.

Horrela erabakita geratuko da ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko finala.

17.442 haurrek landu dute bertsolaritza ikastetxeetan eta 1.636 kidek bertso-eskolatan

17.442 haurrek landu dute bertsolaritza ikastetxeetan eta 1.636 kidek bertso-eskolatan
Ikasturte amaieran sartu gara, azken txanpan. Bertsolaritza lantzen jardun dute ikasturte honetan ere milaka umek eta "ez hain umek", ikastetxean bertan (eskola ordutan) zein hurbileko bertso-eskolan.

Ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko hainbat ekimen antolatu dira: Ikastetxeetan ikasturte amaierako bertso jaialdi eta kantaldiak antolatu dira; ikastetxeetako eta bertso eskoletako haurren arteko topaketa gauzatzeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak martxan dira; bertso eskoletako kideak elkartzeko Bertso Eskolen egunak ospatu dira han-hemen eta udaran ere bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko aukera eman asmoz Bertso Udalekuak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak.

Udaberria bezala bizi-bizi dabil bertsolaritza gaztetxoen artean. Hona hemen datuak.

Western bertso afaria Hitzetik Hortzeran Western bertso afaria Hitzetik Hortzeran
BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko maiatza BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko maiatza
A G E N D A
ekaina
al
ar
az
oe
oi
la
ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
Festak. Bertso-bazkaria
Irurita.
2011-06-04, 00:00

Ikusi berriak

 

EITB kultura - Bertsolaritza

 

 

Proiektu kidea:

Mintzola ahozko lantegia

 

Bertsozale Elkartea. Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra
Albisteak: rss ikonoa | Agenda: rss ikonoa