Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2011/05/26
Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren irabazleak ezagutu dira
Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren sari-banaketaren ekitaldia egin da gaur arratsaldean Donostiako Talent Housen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Tecnaliaren laguntzarekin. Guztira 64 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan, eta finalerako txartela 11 taldek jaso zuten. Gaur arratsaldean ospatu den sari-banaketaren ekitaldian, Oihana Jauregik gidatuta, talde guztiek euren proiektuaren aurkezpena egin dute, eta epaimahaiak erabaki du nor izan den kategoria bakoitzeko irabazlea.
Ikusi gehiago
2011/05/17
Euskarazko komunikabideen egoera aztertzeko mahai bat eratuko da
Euskarazko komunikabide ez publikoek eta EAEko erakunde nagusiek euskarazko hedabideen sektorearen egoera aztertzeko eta krisi egoerari erantzuteko mahai bat eratuko dute. Hakoba Herri Aginteen Koordinazio Batzordeak irailean egingo duen bileran jarriko dute abian mahaia, eta sektorea dagoeneko hasi da lanean neurri zehatzak jasoko dituen proposamen bat aurkezteko. Hau guztia eratzeko bilera bat egin dute euskarazko komunikabide ezberdinetako ordezkarien, eta horien emaitza argitaratu dugu orain.
Ikusi gehiago
2011/05/10
Teknopolis programak gaur goizean jaso du Bioteknologiaren komunikazioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma EspaƱa saria
Elhuyar Fundazioak ETBrentzat ekoizten duen Teknopolis programak lehen saria irabazi du Bioteknologiaren komunikazioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma España sarietan, Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajearengatik. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira. Cristina Garmendia Zientzia, Berrikuntza eta Teknologiako ministroaren eskutik jaso dute saria gaur goizean, Madrilen, CSICen egoitzan, ospatu den ekitaldi batean.
Ikusi gehiago
2011/04/026
Hizkuntza-teknologiako berrikuntzak guztion eskura BerbaTek proiektuaren webgunean
Berbatek proiektuko bost eragileek (Elhuyar Fundazioa, EHUko IXA eta Aholab taldeak eta VicomTech eta Robotiker zentro-teknologikoak), Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen laguntzarekin, www.berbatek.com webgunea plazaratu berri dute, hizkuntza-teknologietan egiten ari diren azken ikerketen emaitzak gizarteratzeko asmoz. Webgunea dinamikoa da, etengabe eguneratzen da (automatikoki), eta hizkuntza-teknologien inguruko berriak ematea du helburu. Besteak beste, teknologia horien inguruko ekitaldien agenda bat eskaintzen du, bai eta partzuergoko kideen albisteen gune bat eta hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien behatoki bat ere, alor horretako berrikuntzei jarraitu ahal izateko. Gainera, BerbaTek proiektuan sortuko diren argitalpen, aurrerapen eta demoak ere ikusgai izango dira webgune horretan.
Ikusi gehiago
2011/04/02
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elhuyar Fundazioak hitzarmena sinatu dute hizkuntzen hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko aukera aztertzeko
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Jose Maria Rodriguez Elhuyar Fundazioko lehendakariak hitzarmena sinatu dute hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko duen proiektu batean lankidetzan aritzeko. Krisiaren aurkako 2011ko Planaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euroko ekarpena egingo du Elhuyar Fundazioak azterketa hori egin dezan eta hizkuntzaren tratamenduan, beste ak beste, ikerketa eta teknologien garapena sustatu ditzan.
Ikusi gehiago
2011/03/30
Teknopolis: 12 urte, 300 programa
Elhuyar Fundazioak ETBrentzat ekoizten duen zientzia eta teknologiako Teknopolis saioaren 300. programa emango da igande honetan (apirilaren 4an). 12 urte daramatza Teknopolisek ETBko kateetan, eta programa berezi bat prestatu dute egun horretarako: Platotik atera da erredaktore-taldea eta paraje ederretatik grabatutako programa eskainitako dute, sorpresa bat baino gehiago izango dituena. Igandero bezala, honako ordutegi honetan ikusiko da Teknopolis: 10:00etan ETB2n eta 15:30ean ETB1en. Asteazkenean, berriz, ETB3n ikusi ahalko da, 23:00etan. Bestalde, saio guztiak programaren webgunean daude ikusgai.
Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara
eBook

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Irrika.net

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara