Logo ACT
fegilt

ASTEKO BITXIA

"euskaraz bi modu dauzkagu erortzen ari den elurraren abiadura deskribatzeko: mara-mara
elurra azkar erortzen denean, malo-malo poliki erortzen denean".

Bernando Atxaga,
Lekuak. 184 orrialdea



Bitxien bilduma

Hizkuntza zerbitzuak*

maramara* taldea   portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia   tel.: 943 504 206   fax.: 943 000 125 info@maramara.net

Hizkuntza zerbitzuak:

Itzulpenak, zuzenketak, interpretazioa

maramara* taldea enpresak hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu. Komunikazioa erraztea da gure lanaren ardatza. Hizkuntzak, egoerak, formatuak, kanalak eta beste edozer muga gainditzea da gure erronka, hartu-emanetan ari diren alde bi edo gehiagoren arteko komunikazioa gauzatzeko.


Gure bezeroek zabaldu nahi duten mezua dagokion lekura hel dadin, itzulpenak eta zuzenketak, interpretazioa, testuen sorkuntza eta edizioa, transkripzioa eta egokitzapena hizkuntza zerbitzu integrala ematen dugu. Eta informazio hori eskatzen diguten hizkuntza zehatz batera edo askotara transmititzeko gai gara, aldi berean eta zerbitzuaren kalitatea oinarri hartuta.


Helduen etengabeko prestakuntza ere ezinbestekotzat jotzen dugu geure alorrean, eta lantaldeari begira bezalaxe, kanpora begira ere trebatze ikastaroak ematen ditugu. Itzulpen eta zuzenketa arlo orokorrak eta gai horien barruko espezialitateak: ortotipografia, ikus-entzunezkoen itzulpena, zuzenketa eta egokitzapena, memoria programak, erregistroak...


Kalitatea

OLI (Ordenagailuz lagundutako itzulpena) sistema ezarri dugu geure lanean, eta, beraz, Transit, Trados, LocStudio, SDLx, zuzentzaileak eta beste hainbat tresnari esker kalitatezko zerbitzua ematen dugu. Ildo horrexetan gaude murgildurik ISO 9001:2008 kalitatearen gestio sistemetan eta Itzulpen Zerbitzuaren EN 15038:2008 Ziurtagirian.


Bezeroak

Geure bezeroak erakunde publikoak eta enpresa pribatuak dira, bertakoak eta mundu zabalekoak. Komunikazioan lagun izatea da geure bezeroekin dugun konpromisoa. Bezeroek eskatzen dizkiguten hizkuntzetan eskaintzen ditugu itzulpenak eta zuzenketak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana, galegoa, alemana, italiera, txinera, japoniera, portugesa eta hain ohikoak ez diren beste hizkuntza konbinazioak.


Lantaldea

maramara* lantaldeko kideak dira gure balorerik handiena. Hautaketa prozesu zorrotza egin dugu, gurean kalitatea eskaintzen duen taldea osatzeko. Itzultzaile eta zuzentzaile profesionalek dauzkaten ikasketak eta esperientzia etengabeko prestakuntzarekin osatu nahi ditugu, lanaren emaitza primerakoa izan dadin. Era berean, lana eta bizitza pribatua kontziliatzen saiatzen gara, lanaldia kide bakoitzaren beharretara egokituta.



Lantaldea osatzen duten profesionalak itzulpengintzan eta interpretazioan, filologian eta kazetaritzan lizentziatuak dira eta masterrak eginak dituzte, nork bere alorrean. Espezializazio horiek guztiak bat eginik, beren jardueraren komunikaziorako behar dituzten tresnak hurbiltzen dizkiegu geure bezeroei: web orriak behar dituzten hizkuntza guztietara itzuli eta zuzentzea, enpresaren eskuliburuak, memoriak, aktak, txostenak, gidoiak, berriak, testu orokorrak eta espezializatuak,


Ikerketa

Eguneroko lanean jorratzen ditugun gaiei buruzko ikerlanak prestatzen gabiltza buru-belarri, batetik geure lantaldearen egunerokoan trebakuntzari garrantzia ematen diogulako, eta, bestetik, ikerlanok argitaratu nahi ditugulako, gaiotan interesik dutenek ikastaro bidez edo kaleratuko ditugun argitalpenen bidez horien berri izan dezaten.



Teknologia berriak

Hizkuntza Zerbitzuen lana errazteko sortutako teknologiei heldu diegu, gaur egun bezalaxe, etorkizunean ezinbesteko tresna izango direlako. Hortik etorri dira hainbat enpresarekin sinatu ditugun hitzarmen estrategikoak, geure bezeroei eduki gestorearen abantailak eskaintzeko, elkarlanaren emaitza den (ES>EU) itzulpen automatikoaren doikuntzan geure ezagutza eskaintzeko, gaur egungo memoria programak hobetu eta berorietan euskara ere txertatzeko.


maramara* taldea   portuetxe 53b, 109.bulegoa- 20018 donostia   tel.: 943 504 206   fax.: 943 000 125 info@maramara.net