______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
 
 
       
     
 
 hasikera >zer da bizkaiera.net?



Bizkaiera.net web-gune honetan bizkaierea izeneko euskalkiaren barri emongo da. Alde batetik geografia, gramatika eta historiaren ganeko informazinoa, eta bestetik literaturearen ganekoak. Berba bitan, beraz, bizkaierearen inguruko datuak eskaini gura ditugu modu arin eta atsegin batean. Eta bizkaierea ardatza danez, Bizkaiko mugetatik kanpora be atarako gara: Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako ibar batzuetan berba egiten dan euskerea be bizkaierea dalako, edo gurago bada Mendebaleko euskerea.

Bizkaiera.net-en ikusten diran edukiak ez dira behin betikoak eta zurrunak izango. Web-gune arin eta barritua osotu gura dogu eta horregaitik Bizkaiera.net aberastuko dogu baliabide eta atal barriakaz.