 |
|
|
Interneten denon eskura dugu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoa
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak internet bidez gizarteratzeko eta maila guztietako ikerkuntza bultzatu asmoz Bertsolaritzaren Datu-Basea izeneko berrikuntza teknologikoa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak.
bdb.bertsozale.com ataria bertsolaritzari buruz bildutako dokumentazio guztiaren gizarteratze-tresna da. Bertsolaritza jarraitzen dugun zaleok, bertso saioak antolatzen ditugunok, bertso-eskoletako ikasle zein irakasleek, ikerlariek... bertsolaritzari lotutako informazio osoa topatuko dugu bertan.
Bertso saioen agenda, bertsolaritzan aritu edo ari direnen biografia-fitxak, gaurdaino izan diren txapelketa, lehiaketa eta sariketei buruzko informazioa, doinutegia, bertsoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako grabazioei buruzko informazioa eskuragarri dugu Interneten. Sekulako altxorra. |
|
 |
|
|
Nere Erkiaga eta Johny Kurutxet Hitzetik Hortzeran
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren (XDZ) jardunaz eta aurkeztu berri den bertsolaritzaren Datu Baseaz aritu da Nere Erkiaga HHn. Gainera Johny Kurutxet Kaliforniako bertsolariari San Franciscon egindako elkarrizketa samurra ere eskaini da. Hona hemen ikusgai. |
|
 |
|
|
G puntua: 32 bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diren final-zortzirenetarako
Urretxu-Zumarragan jokatu diren bi saioekin bukatu da Gpuntuko Lehen Fasea.
20 saio jokatu dira denera maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 5a bitarte, 10 herritan: Orion, Mutrikun, Alegian, Soraluzen, Lezon, Amezketan, Usurbilen, Gabirian, Aretxabaletan eta Urretxu-Zumarragan.
60 bertsolarik kantatu dute fase honetan, bi saiotan bakoitzak, eta puntuazio altuena lortu duten 32 pasa dira irailean hasiko den final-zortzirenetara.
Zaletu andana gerturatu da txapelketaren lehen fase honetan, 100 lagunetik gora saio bakoitzera. Fase guztian zehar bazkariak izan dira herri bakoitzean, eta giro ederra izan dute bertsolari, bertsozale, antolatzaile eta parte-hartzaileek. Bertsolariek ere maila ona eman dute. Orain irailera arte itxaron beharko dugu G puntuaz gozatzen jarraitu ahal izateko. |
|
 |
|
|
17.442 haurrek landu dute bertsolaritza ikastetxeetan eta 1.636 kidek bertso-eskolatan
Ikasturte amaieran sartu gara, azken txanpan. Bertsolaritza lantzen jardun dute ikasturte honetan ere milaka umek eta "ez hain umek", ikastetxean bertan (eskola ordutan) zein hurbileko bertso-eskolan.
Ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko hainbat ekimen antolatu dira: Ikastetxeetan ikasturte amaierako bertso jaialdi eta kantaldiak antolatu dira; ikastetxeetako eta bertso eskoletako haurren arteko topaketa gauzatzeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak martxan dira; bertso eskoletako kideak elkartzeko Bertso Eskolen egunak ospatu dira han-hemen eta udaran ere bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko aukera eman asmoz Bertso Udalekuak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak.
Udaberria bezala bizi-bizi dabil bertsolaritza gaztetxoen artean. Hona hemen datuak. |
|
|
|
 |
 |
A G E N D A
|
 |
|
|