Parte hartu kanpainan
Euskararentzat, oso garrantzitsua da nabigatzaileak euskaraz konfiguratuta izatea. Euskarak munduan duen tokia adierazten du. Nabigazio-hizkuntza aldatzea oso erraza da, minutu bateko lana besterik ez. Baina premia hori gizarteratzea komeni da.
Nahi baduzu, kanpaina honetan parte hartzeko aukera ere baduzu:
- kanpainarekin bat eginez eta zure atxikimendua bidaliz
- kanpaina zure webgunean ere zabalduz
- kanpaina zure Wordpress blogean zabalduz Nabigatu euskaraz pluginarekin
Eman zure atxikimendua kanpainari
Izena eman duten azkenak
- ()
- eva lizarraga zubizarreta (usurbil)
- Leire Asenjo (Gernika-Lumo)
- Naiara Uranga (Tolosa)
- Asier Alonso (Tolosa)
Ikusi zerrenda osoa
Zure webgunean ere txertatu dezakezu kanpaina
Lagunduiguzu ekimena hedatzen. Hemen behean dagoen kodea zure webgunean txertatzen baduzu, zure bisitariek ere kanpainaren berri izango dute. Erdaraz nabigatzen dutenei barra bat azalduko zaie goialdean, euskaraz nabigatzearen garrantziaz ohartarazteko, eta webgune honetara bideratzeko.
Widget hau instalatzea ere erraz-erraza da. Minutu bat bakarrik eskatzen dizugu, euskararen alde.
Hemen duzu itsatsi beharreko kodea:
Zure Wordpress blogean Nabigatu euskaraz plungina jarri
Gehitu Nabigatu Euskaraz plugina zure Wordpress blogean. Hemen jaitsi dezakezu plugina.
Plugin honen garapena Mikel Olasagastik egin du.