plazaberri_goi
"Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" liburua sarean dago PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Prentsa Zerbitzua   
Viernes 01 de julio de 2011 10:54

Euskaltzaindiak Santiago Ezkerra: bizitza eta lanak liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan kokatua dago, eta Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

Santiago Ezkerra beltza: bizitza eta lanak "Euskaltzainak" bildumaren 11. zenbakia da eta Andres Iñigo euskaltzainak paratu du. Bertan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskainitzen da.

Ezkerrak artikulu asko idatzi zuen; liburuan 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da argitalpenean. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.

thumb_euskaltzainak_bilduma-11

 
Abadiñoko toponimia jasotzen duten mapa eta liburua argitaratu dira PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Onomastika Zerbitzua   
Jueves 30 de junio de 2011 11:37

Atzo, ekainaren 29an, Abadiñoko toponimia jasotzen duten liburua eta mapa aurkeztu zituen Udalak. Liburuan hainbat urteetako lana biltzen da eta auzolanean egin bada ere, lan gehiena Mila Salterain andreak eraman du eta mapa gauzatzeko Jose Igmacio Arrizabalaga Euskara teknikariaren laguntza izan du.

Liburuak biltzen dituen 800 izen bost multzotan banatu dira: leku-izenak, errekak, baserri eta etxeak, ondare artistikoa eta desagertutako izenak. Horien guztien idazkera, ahoskera eta koordenadak jaso dituzte. Bestalde, antzinako herriko ordenamenduari, gizarte antolaketari edota ekonomia jarduerei buruzko informazio historikoa ere bildu dute. Mapa eta liburua Abadiñoko Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Lan hauen aurkezpenean hauek izan ziren: Jose Luis Navarro alkatea, Argi Abad Euskara zinegotzia, Mila Salterain maparen eta liburuaren koordinatzailea, Jose Igmacio Arrizabalaga Euskara teknikaria, Iñaki Gaminde ikerlari ezaguna, lan honen koordinatzailea izan dena eta, Euskaltzaindiaren izenean, Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategi -Onomastika batzordeko kide eta idazkaria, hurrenez hurren- izenen arautzeaz arduratu direnak.

thumb_2011-6-30_abadioko_mapa_toponimikoaren_aurkezpena_008

 
Jean-Baptiste "Battittu" Coyos euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia: informazio osagarria eta argazkiak PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Prentsa Zerbitzua   
Miércoles 29 de junio de 2011 09:12
Ekainaren 25ean, Maulen, egin zen Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-ekitaldia. Coyosek "Eüskararen bi dikotomia" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Txomin Peillenek eman zion erantzuna, "Mintzo haren ohoreagatik" hitzaldiarekin.

Hona hemen Michel Etchebest aüzapezaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet koblakariek eskaini zituzten bertsoak ere. Bestalde, Robert Labordek irakurri zuen Joan Maria Grangéren testua, Estanguet a casa (Pausaldia etxean) izenekoa, hemen argitaratzen da; testu hori 1945koa da, eta Lapurdin idatzi zuen Grangék. Azkenik, Kirmen Uriberen HIzkuntza bat poemaren letra ere publikatzen da hemen. Poema hori Maddi Ohienartek kantatu zuen, Jean-Christian Irigoienen ("Galtxetaburu") musikarekin.

Argazki batzuk ere hona ekarri ditugu.

thumb_000022txikia

Leer más...
 
"Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia" Mezkiritzen aurkeztu da PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Prentsa Zerbitzua   
Martes 28 de junio de 2011 12:08

Ekainaren 24an, Mezkirizko Herriko Txoko elkartean, Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztu zen. Liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren 9. zenbakia da eta hilaren 17an aurkeztu zen Iruñean. Hiriburuan bezala, Andres Iñigo liburuaren paratzaileak, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak eta Maite Urtasun Saraguetak, Perpetuaren alabak, aurkeztu zuten liburua. Xabier Zia Mezkirizko zinegotziak ere hitza hartu zuen.

Agustin Eraso txistulariaren soinuak eta Perpetua Saragueta zenaren alabek abesturiko kantak amaiera ipini zioten ekitaldiari.

Liburuak Perpetua Saraguetaren ondarea jasotzen du eta bi eranskin ditu: bata, gerra aitzineko garaian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara igortzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977 eta 1979 urteetan egin zizkion hiru grabazio luze jasotzen dituena.

thumb_dsc03084

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

 
Juan Garmendia Larrañagak Gipuzkoako Ondare Saria jaso du PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Prentsa Zerbitzua   
Lunes 27 de junio de 2011 10:23

Juan Garmendia Larrañaga etnografo, historialari eta ohorezko euskaltzainari Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Saria eman diote. Sari hori ekainaren 22an jaso zuen, Foru Aldundian eginiko ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi ohiaren eskutik.

Bere "lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik" merezi izan du saria Juan Garmendia Larrañagak, epaimahaiaren aburuz. Horrez gain, "desagertzear zegoen mundu bat jaso eta etorkizuneko belaunaldiei erakusteko izan duen ikuspegi aurrerakoia" ere baloratu du epaimahaiak.

thumb_garmendia_larraaga

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Fin >>

Página 1 de 128

Anaitasuna aldizkaria

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria
Junio 2011 Julio 2011 Agosto 2011
Lu Ma Mi Ju Vi Sa Do
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Iniciar sesión

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Aviso legal