Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
U-morez
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babesleak:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Kutxa

Eusko Jaurlaritza

Bizkaiko Foru Aldundia

Euskadiko Kutxa

Eun grupo

Emakunde aldizkariaren udako alean bertsolaritza hizpide

Emakunde aldizkariaren udako alean bertsolaritza hizpide
Edurne Begiristain kazetariaren "Bertsolaritza berdintasunaren bidean" erreportajea, Jone Miren Hernández antropologia irakaslearen iritzi artikulua eta Maialen Lujanbioari egindako elkarrizketa eman dituzte argitara. Hona hemen.

Bertso-udalekuez gozatzeko garaia iritsi da

Bertso-udalekuez gozatzeko garaia iritsi da
Uda iritsi da eta haur eta gaztetxoek aisialdiaz eta bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute datozen asteetan.

Bertsozale Elkarteak antolatu dituen bertso-udalekuetan 205 haur eta gaztetxok hartuko dute parte bost txandatan banatuta.

Uztailaren 3tik 9ra bitartean Nafarroa Behereako Bidarrai herriko Menditerrania aterpetxean daude 12-14 urteko 43 gaztetxo. Asteartean Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinaren bisita jaso zuten, beraiekin arratsaldea pasa eta bertso afariaz gozatzeko parada izan zuten. Mendi irteerak, rafting jeitsierak eta beste hainbat ekimenen artean Oskar Estanga bertsolariarekin kantugintza tailerra ere egingo dute. Primerako plana.

Uztailaren 10etik 16ra Gipuzkoako Zerain herrian 15-18 urte arteko 36 gazte eta sei begiralek aste beteko egonaldia egingo dute. Hauek ere puntako bertsolarien bisita jasoko dute, kantagintza ere landuko dute eta kalitatea fundazioaren lankidetzari esker eztigintzari buruzko tailerra ere izango dute.

Hurrengo txandak:

-Ira├▒eta (Nafarroa), uztailak 17-23
-Arrazola (Bizkaia), uztailak 24-30
-Zerain (Gipuzkoa), abuztuak 1-7
-Zuhatza (Araba), irailak 1-4

Interneten denon eskura dugu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoa

Interneten denon eskura dugu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoa
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak internet bidez gizarteratzeko eta maila guztietako ikerkuntza bultzatu asmoz Bertsolaritzaren Datu-Basea izeneko berrikuntza teknologikoa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak.

bdb.bertsozale.com ataria bertsolaritzari buruz bildutako dokumentazio guztiaren gizarteratze-tresna da. Bertsolaritza jarraitzen dugun zaleok, bertso saioak antolatzen ditugunok, bertso-eskoletako ikasle zein irakasleek, ikerlariek... bertsolaritzari lotutako informazio osoa topatuko dugu bertan.

Bertso saioen agenda, bertsolaritzan aritu edo ari direnen biografia-fitxak, gaurdaino izan diren txapelketa, lehiaketa eta sariketei buruzko informazioa, doinutegia, bertsoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako grabazioei buruzko informazioa eskuragarri dugu Interneten. Sekulako altxorra.

BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko ekaina BERTSOZALEA :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2011ko ekaina
A G E N D A
uztaila
al
ar
az
oe
oi
la
ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Bertso-bazkaria
Soraluze.
2011-07-11, 00:00

Ikusi berriak

 

Bertsoa.com

 

 

Proiektu kidea:

Mintzola ahozko lantegia

 

Bertsozale Elkartea. Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra
Albisteak: rss ikonoa | Agenda: rss ikonoa