Arrantza arteak

Arrantza arteak

Arrantza gure itsasoetan, ingurune geografiko eta kulturaleko beste herrialde batzutan bezala, orain dela hamarkada gutxira arte artisautza patroi bati jarraituz egin da. Garapena teknologia barneratzearekin batera etorri da, batez ere II. Gerrate Mundialaz geroztik, eta egurrezko txalupak arrainak, era eraginkorrean eta gero eta seguruago ekoizpenerako benetako fabrikak bilakatu ditu.

Honek ez du esan nahi aurreko mendeetan arrantza egiteko moduan, ez teknologietan aldaketarik egon ez denik, askoz ere era apalagoan izan dela bai egia den arren. Aldaketa hauek beharrak eragin ditu: arrain lekuen ugaritasuna fluktuazio naturalen menpe egon izan dira beti, are gizonak baliabideak gain-ustiatu aurretik ere, eta fluktuazio hauen arrazoiak itsas ekosistemek arautzen dituzten mekanismo konplexuekin etaklimarekin dituzten hartu-emanekin lotuta daude.

Edozein kasutan ere, espezie zehatz baten ugaritasun baxuko garaian, arrantzaleek aurretik zeuden arrantza aparailu eta moduak aldatzeko burutazioak izan dituzte beti, hartara, harrapaketa txikiak berdintzeko. Hasieran denek onartzen ez zituzten aldaketa hauek, eraginkortasunik ez zutelako edo espeziarentzat kaltegarriak izango zirelako, baliagarriak zirela frogatzen zenean flota guztiak bereganatzen zituen.

Baina espeziearenugaritasun handiko garaiak itzultzen zirenean, ez zen aintzinako moduetara itzultzen, baina teknologia garapen txiki hauek pixkanaka eta behin-betiko arrantzaleen “egiten jakite” horretan sartzen joan ziren. Hartara, oinarrizko arpoi , hondartza hesi eta aintzinako trasmailuetatik aparailu eta metodoak sofistikatzen joan dira eta floten arrantza gaitasuna areagotzen.

Gaur egun, teknologia garapen ikusgarriek merkataritza garrantzia duten espezie gehienen ugaritasuna gutxitzea ekarri dute, eta beharrezkoa bilakatu da espezie mota horien behar bezalako arrantza kudeatzeko gero eta neurri zorrotzagoak ezartzea. Teknologia etengabe aldatu eta hobetzeko prozesuan, bilatzen dena ez da horrenbeste harrapatutakoa handitzea, baizik eta nola egin era eraginkor eta ziurrean, hau da, ahalegin txikienarekin (denboran, itsasontzi kopuruan, erabilitako erregaian, etab.) etekin handiena lortzea.

Errentagarritasun ekonomikoa eta lehiakortasuna bilatzen duten beste berrikuntzak, “balio erantsiaren” kontzepturantz bideratzen dira, merkatuan duen balioa hobetuko duten arraina harrapatu eta prozesatzean oinarritua, aurkezpen hobea duelako, freskotasunagatik, tamainagatik, etab. Era berean, gaur egun, baimenduta dagoen espeziea edo arrain gune segmentua harrapatzera bideratutako teknologia garapenak daude, gainontzekoei ihes egiten utzi eta horrela araudia betetzeko.

Euskadi

Euskadiko flotan gehien erabiltzen diren arrantza aparailuak honakoak dira:

  • Hesia:
    Itsasontziak zabaltzen duen zilindro handi baten formako sarea da, laguntzen dion ontzi batekin arrain sardak biltzeko. Gero beheko aldea ixten da arrainak harrapatuta gera daitezen etasalabardo bidez itsasontzi gainera igotzen da. Espezie pelagikoentzat erabiltzen da, hala nola, antxoa, hegaluzea, berdela, etab
  • Kazea edo kurrikaia:
    Itsasontziak 5 bat metro luzerako kainabera batzuk daramatza, itsas azaleratiknoraezean dabilen amuarekin, itsasontzia polikimugitzen den bitartean. Atunak harrapatzeko aparailu berezia da.
  • Bakak eta bous-ak:
    Hondotik irristatzen diren enbutu formako sareak dira. Itsasontziak enbutuaren alderik zabalenari eutsitako bi kabletatik egiten du tira, sarearen irekidura bera manten dadin ziurtatuz.
  • Arrastea binakako erara:
    Kableei itsasoak tira egiten dien arraste sarea da, hartara, sarea ahalik eta gehien zabalduko dela ziurtatuz. Gaur egun bakailao harrapatzaileek erabiltzen duten aparailua da.
  • Amu bizia:
    Nahiko arrantza modu modernoa da, batez ere hegaluzea eta zimarrroia arrantzatzeko erabiltzen dena. Kainaberek hegaluzeak kosk egiten dioten amu bizia daramate (itsasontziako mintegitan mantentzen dituzten antxoa eta txitxarrotxoak). Uretara amu biziaren parte bat bota ohi da, arraina amuari kosk egitera akuilatzeko.
  • Mailabakarra eta trasmailua:
    Hurrenez hurren maila bat eta hiru dituzten sare finkoak dira, ainguren bitarteaz hondoan urperatzen direnak. Pasiboki harrapatzen dute arraina, zeharkatu nahi duen arraina bertan katigatuta uzten duen barrera lanak egiten ditu.
  • Kordelina (harri-bola):
    Batzuren eta besteen artean distantzia tarte jakin batean ezarritako amu lerroa dira. Amuen artean ainguratzea, flotagailuarekin tartekatuz doa, hartara lerroa nahi den sakontasunean mantentzeko.
  • Nasak:
    Gero eta gutxiago erabiltzen da. Harrapakina erakartzeko amua sartzen zaion kaiolak dira, eta harrapakina erraz sartu bai, baina ezin atera izan dadin eran eraikita daude.

Top stories

Latest news

  • Cruz del Calvario de Mundaka.
    Cruz del Calvario de Mundaka.

    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados. las mesas más humildes.

  • La magia de nuestra gastronomía
    La magia de nuestra gastronomía
    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados a las mesas más humildes.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco