Bermeoko itsasargiak

Bermeoko itsasargiak

Matxitxako itsasargia

Deskripzioa

Matxitxakoko itsasargia izen bereko lurmuturraren gainean kokatuta dago.

Euskal Herriko kostako punturik iparraldekoenean kokatua, Sollube mendiaren lur branka garrantzitsua osatzen du. Itsasargi honek lurralde honetako kostan aurki ditzakegun hamabost itsasargietatik azpiegitura garrantzitsuenak ditu. Bi itsasargi daude Matxitxakon, batak itsasora argia bidaltzen du, besteak itsasontziak zaindu eta seinale elektrikoak eskaintzen dizkie nabigazioan laguntzeko.

Bizkaian barruan inor bizitzen izan zuen azken itsasargia da, eta 1854 eta 1863 urte bitartean, orduko “itsasargizain” eskola bakarra egon zen, orduan “dorrezainak” esaten zitzaienak. Matxitxako Euskal Herriko lekurik iparraldekoena da. Ingurumarietan, 120 m.tako sakoneran, bizkaitar urpekari batzuk itsasontzi zahar bat aurkitu zuten oraindik orain, duela mende erdi urperatutakoa. Hamabi metrotako luzerako eta bitan erdibitutako itsasontziak, zer gertatu zitzaion eta hondoratzeko arrazoiak ez dakizkigun itsasontziak, itsaso nahasi honen hondoan Bigarren Gerrate Mundialean urperatutako alemaniar patruila ontziari eta bou Nafarrari laguntzen die, Gerrate Zibilean Canarias korazatu frankistak urperatutako euskal ontzia. Bertako balkoi aurreratutik bizkaitar itsas lerroko ikuspegi bikainenetatako batzuk ikusten dira, batez ere mendebalera, Gaztelugatxeko San Juanen perfil ikusgarriak marrazten baitira. Goragoko maila batean 1909an eraikitako itsasargi modernoa dago. Metro batzuk beherago itsasargi zaharraren dorrea, 1852ko abuztuaren 21an inauguratu zuten eta itsas-labarraren ertzean kokapen antenek eta radar batek betetzen dute gaur. Ote zurien artean zapaldutako zenbait zelaiek, itsas-labarraren ertzera berera gerturatzea ahalbideratzen dute.

1915ean, migrazio garaian, 10.000 bat hegaztik argiaren kontra jo zutela kontatzen da, denborale betean argiak erakarrita. Jendea barruan bizitzen duen eta publikoari zabalduta ez dagoen faro honetara, Bermeotik Bakiorako BI-3151 errepidean zehar sar daiteke. Kostako herritik 3,5 km.-tara, eskubitan bidea erdibitzen da, eta 2,5 km.ren ondoren itsasargiko ateraino sartzen da. Itsasargiaren argia 30 miliatara iristen da. Itsasargiaren inguruan kostako txilardi-otadiaren ordezkaritza esanguratsua dago. Ingurumarietatik paseo txiki bat ematea aholkatzen dugu, zoko-mokoak azteretzeko, eta eguzkia etzan arte bertan jarraitzea.

Helbidea
Matxitxako itsasargia:
Bermeo – Bakio Errepidea
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel: 94-688.10.98 / 639.82.47.58

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco