Fraidearen Uhartearen Leienda (Lemoiz)

Fraidearen Uhartearen Leienda (Lemoiz)

Olatu-hormatik gertu leienda zahar baten lekuko den emakume itxurako harkaitza dago: Orain dela urte asko, marinel bat bere itsasontzian arrantza egitera atera zen. Itzultzen ez zela ikusita, bere emaztea portura joan zen gauero haren zain.Urteak joan urteak etorri, hiltzat jo zuen emazteak eta harri bilakatu zen.

Baina egun batean marinela itzuli egin zen. Emaztea harri bilakatu zela ikustean, marinela fraide sartu zen eta Armintza eta Plentzia arteko uharte batean bakartu. Han berak ere, harri bilakatuta amaitu zuen. Horrexegatik uharte honi Fraide Uhartea esaten zaio.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco