Izaro Uharteko Leienda (Bermeo)

Izaro Uharteko Leienda (Bermeo)

Tradizioak kontatzen du Bermeo eta Mundakak Izaro Uhartea berenganatzeko liskarraren ondoren, herri bakoitza ordezkatzen zuten bi ontziren arteko estropadan kitatu zituztela kontuak, Elantxobekoak epaile zituztela.Lehiaketa gogorrean, Bermeoko traineruak horrenbeste indarrez jo zuen arroka bat,non erdibitu egin zen eta marinel bat ito.Horrekin, Bermeok gizon bat galdu, baina Uhartea irabazi zuen.

Leiendak dioena gorabehera, Izaro uhartea beti izan da Bermeoren jurisdikzio pekoa. Daukan kokapen bereziagatik, Bermeoko Udalak jurisdikzio horren berri Uztailaren 22ro ematen du, Magdalenaren egunean.Itsas erromerian alkateak Izaroko uretan bermeoko teila bat jaurtitzen du, Bermeoko teilatuetatiko itukinak, teila itsasoan erortzen den lekuraino iristen direla adieraztera datorrena. Itsas paseoak Elantxoberaino jarraitzen du. Portu honetan, alkateak ongi etorria ematen dio Bermeori, eta alkate makila eman, herrian dagoen bitartean mantenduko duena. Azkenik, gau erdian, Mundakarantz abiatzen dira, eta han ospakizuna errepikatzen da.Erromeriak Bermeon jarraitzen du, musika emanaldi eta animazio handiarekin, bisitari asko etortzen dira-eta.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco