Aittitta Makurraren leienda (Lekeitio)

Aittitta Makurraren leienda (Lekeitio)

Arratsalde batez, Lekeitioko arrantzale famatuenetako bat, itsasontziko patroia izateagatik eta baleen aurka arpoia jaurtitzen oso abila izateagatik ezaguna, alditxarrak emanda konorterik gabe geratu zen kaian.”Txalupa etxe” batera eraman zuten eta sendagileari deitu. Korrika eta presaka etorri, gaixoa aztertu, eta patroia bere onera ekartzeko eskuarteko guztia egin zuen.

Une hartantxe Lekeition bizi zen arrantzale umila igaro zen kaitik. Patroia zetzan lokalera gerturatu eta gertatzen ari zena ikusi zuen. Atera eta atearen ondoan ondo jantzitako gizon batekin aurkitu zen eta esan zion: “gizon honi, sendagileak ezin lagunduko dio ezertan, baina zuk salba dezakezu esaten dizudana eginez gero”. Berriz ere “txalupa etxean” sartzeko eta sukaldeko ardura zeramanari, oliba olio zartagia, ezti eta gurin pixka batekin jar zezan agintzeko esan zion, eta behin produktua hoztu eta gero, gaixoaren kopetan ezartzeko.

Prozesu guztiaren ondoren, patroia bere onera etorri zen eta marinela lasai eta pozik atera zen lokaletik. Baina kalera bezain laster, zer egin behar zuen adierazi zion pertsonaia aurrean jarri zitzaion.Eta honek esan zion: “ikusi duzu patroiaren erantzuna, eta hemendik aurrera gaixotasun mota guztiak sendatu behar dituen gizona izango zara zu eta ehun urtera arte biziko zara, baina iluntzero zure etxeko teilatura begiratu beharko duzu. Behin laurogeita hamar urte betetzen dituzunean eta han “horma belarra” izeneko belarra jaio dela ikusten duzunean, hiltzeko presta zaitezke. Ni herio naiz, guztiz mozorrotuta egon arren, eta zure oroimenak Lekeition betirako iraungo duela diotsut”.

Laurogeita hamar urte bete zituenean, udarako egun batean, kabinara ateratzean, “horma belar” ospetsua ezagutu zuen. Bere emazteaz agurtu eta hondartzarantz abiatu zen. Baina erdira iritsitakoan aspaldiko laguna ikusi zuen, oraingoan heriotzaren benetako itxuraz zihoana. Honek ikutu zuenean, arrantzale gaixoa harri bihurtu zen. Eta hantxe daukazute, Isuntza hondartzaren erdian. Aittitta Makurra deitzen hasi zitzaion.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco