Kontserbak

Kontserbazioa: milaka urteetako tradizioa

Kontserba industriaren hasiera XIX. mende hasiera ingurukoa da. “Nicolas Appert”-i esker , hermetikoki itxitako ontzi metalikoetan irakiten jarriz elikagaiak kontserba zitezkeela deskubritu zuen.

Espainia da gaur egun arrain eta itsaski kontserban europako lehen produktorea. Kontserba industria herrialdean tradizio handieneko industria azpisektoreetako bat da. Euskadin, kostako herri askok familia tradizio handiko enpresa kopuru garrantzitsua dute. Hemen landutako kontserbak prestigio ezaguneko alikagaiak dira: lehen mailako kalitateko produktuak.

Arrain kontserba nagusiak :

  • Antxoa gatzatuak, antxoa xerrak oliotan.
  • Hegalaburra.
  • Sardinak.
  • Berdela.
  • Muskuiluak.
  • Olagarroa.
  • Kalamarrak.

Arrain kontserbek balio elikagarri handia dute. Arraina edukitzeaz gain, besteproduktuen elikadura gehigarriak dakarren onura dute, oliba olioa esaterako.

Kontserben Prestaketa Prozesua

  • Industria kontserbaren lehen fasea aleen aukeraketa da. Neurririk ematen ez dutenak, beratzeak dituztenak edo itxura onekoak ez direnak, baztertu egiten dira.
  • Arrainei erraiak ateratzea, ezkatak kentzea edo garbiketa gehienetan eskuz egiten da.
  • Tamainaren araberako mozketa, kontserbazio prozesuaren oinarrizko epeetako baterako aurretiko pausoa da, sukaldaritza prestaketa. Honen araberakoa izango da produktuaren azken zaporea.

Top stories

Latest news

  • Cruz del Calvario de Mundaka.
    Cruz del Calvario de Mundaka.

    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados. las mesas más humildes.

  • La magia de nuestra gastronomía
    La magia de nuestra gastronomía
    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados a las mesas más humildes.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco