Lanbro arteko mitoa (Getaria)

Lanbro arteko mitoa (Getaria)

Leienda batek Getarian Keta izeneko edertasun handiko eta ontasun mugagabeko arrantzale gazte bat bizi zela kontatzen du. Haren bihotza bi emakume sutsuk lehiatzen zuten, Itegi eta Alsakarteko andereek. Gaztea loxinduta sentitu zen, baina berezkoa zuen lotsak menderatuta, ez zien ez bataren eta ez bestearen koipekeriei erantzuten, eta honek nahasmena sortu zuen hasieran eta ezkongaien amorrua piztu. Maitasun asmoek kale egin izana elkarri salatzen amaitu zuten azkenean.Hau halaxe joan zen, harik eta arratsalde batez, Ketak Golindoko hegalekolautadatik paseatzen zebilela –gaur egun Emakumeen Lehiaketa Gunea izenekoa-,elkarri joka eta astinka zebiltzan bi emakumeak aurkitu zituen arte, amorruz gainezka eta etsipenak jota, trukean maitasunik jasotzen ez duten maitaleak soilik gaiztotu litezkeen moduan.

Keta hain zen bihotz onekoa, sentikortasuna minduta eta ulertu ezinik,ezin izan zuen ika-mika bortitz haren errua jasan eta zeruei harri bihur zezaten eskatu zien.Haren eskaria onartua izan zen, eta une horretan bertan itsasoaren erraietatik egitura bizkartsu ikusgarriko hare uhartea kanporatu zen, xagu okerraren itxurakoa, eta Getariako badia itxi: hauxe da San Anton mendiaren jatorria.

Lotsak itxuraldatuta, eta loa kentzen zien hura behin betiko getariar paisaiaren parte fisiko izateko eraldatu eta giza izaeratik aldendu zela jakitean etsita, Itegi eta Alsazarte maiteminduek, oihu eta garraxi artean zorte bera izatea eskatu zuten: Jainko ahaldunek entzundakoan, Altzokoarri eta Iteko Punta izeneko harrizko besoakbilakatu zituen, eta hantxe daude atsedenean, gertu baina aldenduta, begirada Keta maitearengan jarrita.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco