Itsasoaren oparia

Itsasoaren oparia

Euskadik harreman estua du itsasoa eta arrantzarekin.Historiaren joan-etorrian euskal kostaldean, kultura eta bizimodu bereizituko itsas komunitateak garatu dira.

Arraina dietaren ezinbesteko jakia da elikagaiak eskaintzen baititu, horietako batzuk beste jakietan oso ugariak ez direnak, eta erabakiorrekoak. Prestatzeko eta dietan sartzeko aukerak oso ugariak dira.

Oso aintzinatik, arrantza produktuak dietaren proteinetarako ezinbesteko osagai izan dira. Honek arrantza lekuen garapena aldeztu du, are kanpoko uretan edo urruneko kalatan. Arrantza jarduera beraz, tradiziozko jarduera da, denboraren joan-etorriarekin garatu dena, eta Euskadi da gaur egun Europa mailako arrantza eskualde garrantzitsuenetako bat.

Jaki gisa dituen birtuteezgainera eta geure kulturan oso errotua izateaz gainera, arrainak jarduera ekonomiko garrantzitsua sortzen du.

Euskal arrantza ontziak 450 bat itsasontzik osatzen dute. Baxurako itsasontziek (gertuko kalatan jarduten den artisautza motako itsasontziak), freskoan alturako itsasontziek, bakailao harrapatzaileek, hegalabur harrapatzaileek eta arrasteko izoztegiek osatzen dute.

Euskal herritarretan jarduneko arrantzaleak 6.000 baino gehiago dira. Espainiar Arrantza Produktuari %10eko aportazioa egiten diote. Gutxi gorabehera espainiar kontserba industria guztiaren %12 autonomi erkidegoan kokatuta dago.

Top stories

Latest news

  • Cruz del Calvario de Mundaka.
    Cruz del Calvario de Mundaka.

    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados. las mesas más humildes.

  • La magia de nuestra gastronomía
    La magia de nuestra gastronomía
    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados a las mesas más humildes.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco