Arrauna

Arrauna

Euskadin arraunaren tradizioa arrantzaleengandik dator, gainontzeko traineruek baino azkarrago arraun egin behar zuten hartara, arraina saltzera lehenengoak iristeko eta preziorik onenak lortu. Orduko lehen estropada horietan, parte hartzaileak arrantzale koadrila desberdinek osatzen zituzten eta lanera ateratzen ziren ontzi berekin egiten zuten arraun.

Traineruen arteko lehen estropada edo lehiaketa ofizialak XIX. mendekoak dira. Estropadarik garrantzitsuena adibidez, Kontxako Bandera, 1865eko abuztuaren 3an ospatu zen, eta Ondarroako arrantzaleen kofradiak irabazi zuen. 1951ko ekitaldiaz geroztik, arrantzaleak ez ziren gizonen parte hartzea baimendu zen. Aurkezten ziren kofradia zegoen herrian erroldatuta egotea baldintza nahikoa zen.

XX. mendearen lehen hamarkada eta erdian gertakari bitxia jazo zen, ordura arte estropadak udako ekitalde programako parte izan ziren arren, Donostiako Udalak udatiarrei erakusteko kirol zakar eta duintasunik gabekoa zela adierazi zuenean. Horren partez belaontzi estropadak jarri ziren programan. Behin berriz jokatzen hasi eta gero, Kontxako Bandera etengabe ospatu da gaur egun arte, Gerra Zibilaren urteen salbuespenarekin.

Estropadaren arrantza jatorria ontzien beren izenean ikus daiteke, traineru izenak, trainaz arrantzatzen zuten ontziak zirela adierazi nahi baitzuen, batez ere sardina arrantzatzeko aproposa zen hondoko sarea. Gaur egungo traineruek oso gutxi aldatu dute egitura aintzinekoen aldean. Arraunean, arraunaren potentzia handitzeko bankuaren mugikortasuna ahalbideratzen duten mekanismoak sartuz garatzen joan den bitartean, traineruek banku finkoa mantendu dute eta egurrezko arrraunak, eta hauekin “ziaboga” izeneko maniobra ezaguna egiten jarraitzen dute. Ziabogak trainerua borobilean biratzean datza, alde bateko arraunak aurrerantz eraman eta beste aldekoak atzerantz, eta brankako arrauna uretan iltzatuta, traineruari eusteko puntua bilatuz, patroiak popan lemari zirkularki eragin bitartean.

Udalarrantzeko kideen artean arraun tradizio handiko zenbait udalerri daude. Hondarribiaren parte hartzeaz dagoen lehen berria 1862an Baionan egin zen estropada batean da, non Hondarribia garaile atera zen. Orioko traineruak parte hartu zuelako lehen erreferentzia idatzia 1879koa da Donostiako Kontxako Estropadetan.

Gaur egun traineru estropadek ikusmin handia sortzen dute (100.000 ikusleraino). Udarako hilabeteetan ospatzen dira (uztaila eta iraila bitartean), eta lehiaketa nagusiaren baitan (Trainera Kluben Elkartea) Kantauri osoko arraunlariak lehiatzen dira (Euskadi, Kantabria eta Galizia). Egutegiari eta estropadak ospatzen diren lekuari buruzko informazio gehiagorako, www.ligaact.com web orria web kontsultatzea komeni da.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco