Surfa

Surfa

Surfaren jatorria Mikronesiako kulturetatik eta Hego Pazifikoko beste Uharteetatik eratorritakoa da: Maoriak, Fiji, Tonga, Thaiti,...Ahoz aho igarotako bertako leienden eta XVII. mendeko mendebaleko espedizioetako kontakizunen bitartez, olatuen gainean, kanoekin eta arrantza ontziekin irristatzeari buruzko praktikaren lekukotasunak iritsi zaizkigu. Hala ere, ez zitzaigun XX. mende hasierara arte Kaliforniatik edo ipar euskal-herriko kostetatik Surfa iritsi. Bizkaiko golkoaren egituraketa geografikoa, inguru honetan nagusi ziren haizeak eta ipar ekialdeko posizioak olatu handi xamarrak egon daitezen eragiten du, normalean ipar-mendebaletik. Olatu hauek surferako afizioa gero eta gehiago garatzea ekarri dute eta jarraitzale kopuru handiek praktikatu dute, bai bertakoek bai bisitariek. Surferako euskal afizioa oso azkar ari da garatzen, 1990ean Euskal Herriko Surf Elkartea (EHSE), European Surfing Federation (ESF) –en parte izatera pasa zen eta gaur egun zenbait txapeldun ditu.

Surfa praktikatzeko leku aproposen artean Mundaka azpimarratuko genuke, urrian “Billabong Pro” ospatzen baita, profesionalen munduko txapelketa proba. Urria hego, hego-ekialdeko haizeak oparitzen dituen hilabetea da itsaski onarekin (Mundarentzat ezin hobea). Euskal Surf txapelketaren probak ere egiten dira Getaria eta Zumaia bezalako herrietan. Informazio gehiagorako EHSFak bere proben egutegia eguneratu du.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco