Urpekaritza

Urpekaritza

Orain dela mila urte gizonak egindako urpekaritza gailuak zeuden, eta halaxe agertzen da aintzinako irudi eta grabatu desberdinetan. Urpekaritzan jarduteko desioa betidanikoa da seguraski: elikagaiak bilatzeko, lehergaiak aurkitzeko, ontziak konpontzeko; eta garai modernoan ur azpiko bizitza begiratzeko. XVII. mendean eskuzko aire bonbaketa sistemak probatzen hasi ziren 18 m.-tako sakontasunean.

Urpekariak hodi baten bitartez, azelerarainoko kaskoarekin, arnas hartzea ahalbideratzen zion airea jasotzen zuen. XIX. mendean Paul Bert frantsesak eta John Scott eskoziarrak uraren presioak urpekariarengan zituen eraginak aztertu zituzten, eta deskonpresiorako segurtasun taulen sustatzaileak izan ziren.

Julio Vernek imajinatu zuen bezala, XX. mendean Emile Gagnan, Jacques Yves Cousteau eta Freédéric Dumas frantziarrek eskafranda autonomoa garatu zuten. Honen osagai nagusia urpekariari inguruneko presiorako airea ematen zion erregulatzailea zen, presio handira itxitako botilan gordetzen zena.
Aurrerapen honek gizonak sekula pentsatu gabeko sakontasunetara jaisteko aukera ematen zuen, nahiko arnasketa sistema onargarriarekin. Ekipamendu guztia abiadura handian garatuz doa, txaleko hidrostatikoa esaterako, urpekariari flotagarritasuna nahi bezala erregulatzea ahalbideratzen diona, urpekaritza ordenagailua, edo berrikiago, burbuilarik gabeko arnasketa sistemak.

Mediterraneoan edo itsaso gorrian ez bezala, gure itsasoa ez da hain gardena. Bizkaiko golkoan, argia ur geruzaren lehen metroek irensten dute, ibaien emarietatik eratorritako eskegitako materia organiko eta inorganiko kantitate handiagatik, hondoko sedimentu finaren berresekiduragatik, eta bizitza mikroskopiko garrantzitsua izateagatik. Azalerako uraren tenperatura neguko 12,5 graduen eta udarako 20en artean dabil. 15 m.tako sakontasunean tartea 11,5etik 18,5 gradu zentigradu bitartekoa da. Urpekaritza praktika klub desberdinen bitartez gauzatu ohi da normalean, oxigeno botilak berkargatzea ahalbideratzen dutenak eta ontzietan espezie desberdinen gordeleku diren pezio, arrezife eta barraderak ikustera joaten dira. Bisitari eta turistentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten klubak Turismo aktiboa sailean, Ekintza antolakuntza atalean aurki daitezke.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco