Gure gastronomia

Euskal gastronimoaren sorginkeria

Euskadik bereizgarririk baldin badu, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta jatetxeeen kalitatearengatik da, berezituenetatik mahairik apaletarainokoak. Prestaketa errazeko tradiziozko euskal sukaldaritzaren arrakastak lehengaien kalitatean du oinarri (arrainak, haragiak, gaztak, etab.). Aldi berean euskal sukaldaritza berrian bangoardia nagusitu da, eta lehengai, usain, ehundura eta nahasketa berriak sartu. Plater hauek guztiak arabar Errioxako ardoarekin, sagardoarekin edo txakolinarekin bustitzen dira, Euskadiko ezaugarri diren hiru saldak.

Gastronomia Euskadiko parte da, bertako mendien berdea, kostetako itsaso kolpekaria, hizkuntza edo folklorea bezala. Bertako sukaldaritzaren garapena garairik aspaldikoenetatik gauzatu den bisitarien etorreraren parean gauzatu da. Euskal sukaldaritzak “belle epoque” garaitik aurrera, (XX. mende hasieran) hartu zuen nazioartean ospea.

Aisialdiaren zibilizazioa gure artean kokatu den honetan, produktuak, sukaldaritza eta euskal gastronomia, egiteko modu baten jaun eta jabe egin dira. Zaila litzateke gaur egungo euskal kultura ulertzea, gure herriko eskaintzari lotutako kontzeptu ludiko-gastronomikorik gabe.

Bertako biztanleek ohiturengatik duten maitasunak, pirineo-atlantikoko pasabidean duen kokapen geografikoari laguntzen dio. Baserrietan aspaldiko sukaldaritza ohiturak gorde dira, eta aintzinako erabilerak, kanpotik jasotakoekin nahastu dira. Amerikaren aurkikutzan euskaldunok parte hartu izatetik hango barazki eta eltzekarien erabilera geureganatu genuen, geure baratzetan ezin hobeto egokitu eta gaur egun geure gastronomiako ezinbesteko parte direnak. Frantziarekin harremanek “nazioarteko” ukitua eman zioten euskal sukaldaritzari, hango sukaldeetan prestatutako chefei esker. Belaunaldiz belaunaldi gordetako ohitura hauek, batez ere orain dela hogeita bost urtetatik, sukaldaritza kultura berri bat sorrarazi dute, non sukaldariek eta sukaldaritza eskolek tradiziozko errezetagintza itzulikatu duten, eta bizilagun kopuruari dagokionez, mundu mailan kalitate eta kantitate goi mailakoeneko sukaldaritza gune sortu.

Goi mailako gastronomia, gastronomia gida eta lehiaketetan azpimarratu eta baloratua, jatetxe eta erretegi kantitate handiarekin batera elkarbizitzen da, non aspaldiko errezeta eta teknikak erabiliz orain dela gutxi arte etxekoa zen sukaldaritza, esku iradokitzaile eta zainduetan ipini duten. Hanka sartzeko beldurrik gabe, gaur egun Euskadiko gastronomia elementu zainduenetakoa dela esan dezakegu.

Produkturik onenen sustapen eta aukeraketa jarduerak zabaltzen dira, bertako kalitate aipamena dutenak, eta sukaldarien prestakuntza eta eguneraketa lana sustatu, mundu osoan ospetsua den gastronomiaren oinarri sendoak ezarri dituzten lokalekin batera.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco