Ogoño Lurmuturreko mendikate arrokatsuaren babesean, Eko hegalean, euskal kostaldeko portu adierazgarrienetako bat dago.
Mendiaren hegalean bildutako herria, 140 m.tarainoko altueretara iristen da. Bilkura ikusgarria da; biztanleria murritzak, 450 biztanle, mendi tentea du bizkarrean, itsaso parean. Portu txikiak baxurako bi itsasontzi eta ehun bat inguru jolas-ontzi ditu.
Portua 155 m. luzerako olatu-horma barradera du E-an eta HE-ko zuzenbidean, azken hau Gurutzeko Moila izenarekin ezaguna; H-an berriz, I-ra jotzen duen 190 m.tako barradera. Bi babes lanak kanpo aldeko I eta H barraderak osatzen dituzte, hurrenez hurren, 120 m.tako zabalera eta IM-ko orientazioa duen sarrera ahoa ahalbideratuz.
Iko aintzinako barradera batek, Hko bigarren barradera edo Ontziola Kai batekin, portuaren barne gunea osatzen du, Erribera Kai edo Arrantza Kaiarekin batera.
H barraderaren artean kokatutako eremuan, 2,50 m.ko sakonera eta lotuneekin, itsas herri adierazgarri honetako arrantza itsasontziak babestuta daude.
Barne eremuan zunda metro 1 ingurukoa da.