Portu hau Lea ibaiaren bokaletik gertu dago. San Nikolas uhartea sarreraren ezker aldean dago, eta olatu kontrako barradera eskubitara Amandarri Puntatik sortzen da. Bien artetik pasatuz, eta eskuineko barraderatik gertu, erraz sar daiteke portura.
Lekeitio arrantza portua da, baina jolas ontzi kopuru handiarekin, gaur egun herriaren turismo izaerari men eginez.