Mutrikuko Portua

Mutrikuko Portua

Arrantz portua

Deskripzioa
Gipuzkoako porturik zaharrenetako bat, XIII. mendean harrizko barraderak izaten lehena izan zen. Erdi aroko porturik garrantzitsuenetakoa izan zen eta aspalditik balearen arrantzari lotua. Izan ere, jarduera honi erreferentzia egiten dioten dokumentu zaharrenak Gipuzkoan itsas herri honetan kokatzen dira. Aintzina babes portu ona izan zen, kokatuta dagoen badia naturalari esker. XIX. m amaiera eta XX. mende hasieran Evaristo de Churruca Jaunak adierazitakoaren arabera portua handitu zen. Goitik behera gauzatu ez zen proiektua egin zuen arren, gaur egungo Mutrikuko portuari aurre itxura eman zion. Gaur egun beste barradera bat eraikitzen ari dira, Mutrikuko herriak portura sartzeko duen arazo historikoari amaiera emango diona. Ezaugarri orokorrak
Kokapena:
l= 43-18,5 I L= 02-23 M
Marea Ibiltartea:
4,5 m
Sarrera ahoa:
  • Zabalera: 20 m
  • B.M.V.Etan sakonera: 5 m
  • Orientazioa: IE
Portuko zerbitzuak:
  • Ontzitegi arranpak: 2
  • Garabiak: 2; 3 eta 5 Tm .-takoak
  • Ur hartuneak
  • Argindar hartuneak. Kofradia
  • Erregai hornitzailea
  • Arrantzarekin harremana duten zerbitzuak:
  • Kofradiak kudeatuta: Arrain salmenta lonja
  • Pisuak: 2

Kirol portua

Proiektua:
Barne dartsenaren berrordenaketa, eraikuntza babes lan berrien ondoren
Etorkizuneko lotune kopurua
288

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco