Ekologia

Itsasoa eta ekologia

Itsasoaberen itsasetzetan bizi den jende askorentzat bizimodua ateratzeko modua da eta itsasoaren arabera egiten duten lan, zuzenean edo zeharka itsas ekosistemarekin harremanean. Beste jende askorentzat itsasoa denborapasa eta aisialdirako leku bihurtu da. Azken batean, herritar kopuru handia kostako lerroan biltzen da iraunkorki edo aldizka behintzat, itsaso eta kostarekin elkar harreman anitzenekin, kontserba enpresa batean lan egiten duten horietatik hasi eta aldizkako bainu hartzaile edo jolaserako arrantzan ibiltzen direnetaraino.

Azken urteetan garapen jasangarriaren kontzeptua garatuz joan da, baliabide naturalen kudeaketa eredu gisa. Kontzeptu honen oinarrian dagoen ideia, baliabideak amaitezinak ezdirena da,bersortzeko gaitasun murritza dutena. Horrexegatik muga hau errespetatu behar dugu baliabideak luzaroan ustiatzen jarraitu nahi badugu behintzat.

Arrantza profesionalaren kasuan bereziki esanguratsua da hau. Teknologia bitartekoak orain dela bost-sei belaunalditatik horrenbeste aurreratu dira, flota modernoetan arraina harrapatzeko gaitasuna erraldoia da eta ekosistemak sor dezakeena baino harantzago doa. Arrazoi hori dela eta, jarduera hau nolabait kudeatu behar da, sobrakoa baino harrapa ez dadin, eta harrapatutakoa birsor dezan gutxieneko arrain guneak errespetatu behar dira. Horrexegatik, interes komertzialeko espezie gehienak kuoten arabera neurtzen dira, zientzilarien laguntzaz agintariek finkatzen dituztenak.

Giza jardueratik eratorritako presio hau, zenbait kasutan Nerbioiko estuarioa edo Pasaiako portua bezala izan daiteke, zenbait hamarkadez hain sakon eta jarraia, ekosistema ez da gai eragiten duen inpaktu ikaragarria jasateko. Orduan etengabeko oreka gabezi egoera ematen da, non ingurunearen ezaugarri fisiko-kimikoak (korronteak, kutsadura edukia, hondoen naturaleza, uraren gardentasuna, etab.) edo bertan bizi diren mikroorganismo komunitate naturalak, landareak eta animaliak kaltetu egiten diren, gehienetan atzera bueltarik gabe.

Hau horrela gertatzen bada, itsas ekosistema osatzen duten elementuak, fisiko, kimiko nahiz biologikoak, oso ugariak direlako da eta haien arteko harremanak hain direlako konplexuak, non edozein gorabeherak elkarren segidako erreakzioa dakarren, eta oso zaila den hau gelditzea. Modu sinple batez ikusteko, naipe gaztelu bati pieza bat kentzea bezala da. Gure kostetan udaran marmokak ugaritu izana azken urteetan, mota honetako gorabeheraren baten ondorio da.

Itsasoa gainera etengabeko eta mugarik gabeko bitartekoa denez,geure jardueren eraginak ez dira espazio zehatz eta itxi batera mugatzen, baizik eta ondorioak kilometro askotako distantzian antzeman daitezke. Pentsa dezagun, adibidez, petroleo isurien kasuan.

Top stories

Latest news

  • Cruz del Calvario de Mundaka.
    Cruz del Calvario de Mundaka.

    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados. las mesas más humildes.

  • La magia de nuestra gastronomía
    La magia de nuestra gastronomía
    Si algo caracteriza al País Vasco es la excelencia de su cocina y la calidad de sus restaurantes, desde los más sofisticados a las mesas más humildes.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco