Pasaiako itsasargiak

Pasaiako itsasargiak

LA PLATA

Altuera:
13 metro
Erreferentzia:
00120 / D-1456
Kokapena:
Latitud 43º 20,1’. Longitud: 01º 56,1’
Altxapena:
153 metro
Irispena:
13 milla
Deskripzioa

Bi teoria daude bere izendapen bitxia azaltzeko: lehena Pasaiako Ispilu edo Zilarrezko Frontoi izenarekin ezagutzen den kokapen ikusgarriarekin zerikusia duena. Bigarren teoriaren arabera, Pasaiako portuak aintzinatetik bete zuen lan nabarmegatik eratorria da, handik esportatzen baitzituzten Oiartzungo Arditurriko meatzeetatik ateratako mineralak.

Portuko bokalearen mendebalea,n itsas-labarraren gainean kokatua, itsasora zabaldutako paisaiaren parte da, Arando Txiki puntaren ondoan, kaio asko ibiltzen den gunea. Hiru bizitzako eraikuntza da, almenduna eta bi dorreren artekoa; iparraldetik mendiari atxikia, gainean 4 metrotako altuerako dorrea altxatzen den terrazarekin, eta ikuspegi fokala itsasoaren mailaren gainetik 158 metrotara duela. Barruan dorrera zaramatzan burdin urtuko eskailera borobildua nabarmentzen da. Eraikuntza hau XIX. mendeko espiritu erromantikoaren adibide argia da.

FARO DE SENOKOZULOA

Altuera:
7 metros
Erreferentzia:
00140 / D-1458
Kokapena:
Latitud 43º 20,0’. Longitud: 01º 55,5’
Gorapena:
50 metros
Deskripzioa

Bigarren itsasargi honek itsasontzien porturako sarbidea errazteko beharrari erantzuten dio, batez ere gauez edo eguraldi txarrarekin.

Eraikuntza zurruna, estilo klasikokoa, ipar hegalean eraikia eta okre koloreko etxetxo baten gainean kokatutako dorre oktogonalak osatzen du. Bere dorren prismatikoa, itsasoaren pareko paretaren erdi aldera altxatzen da.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco