Zumaiako itsasargia

Zumaiako itsasargia

Kokapena:
43°18.2?N 2°15.1?W? / ?43.3033°N
Altuera:
12
Garaiera:
41
Deskripzioa

(Eref.: Paloma Roda Lamfus (1998), Faros de Guipúzcoa, Ed.: Autoridad Portuaria de Pasajes) “XIX. mende erdi aldera, Zumaia bere portuagatik nabarmentzen zen, honen bitartez produktu merkataritza sare oso bat ezarri zen, ez bakarrik Urola eskualdeko siderurgiarekin harremanetan zegoena, baizik eta baita bertan ekoitzitako porlanarekin ere. Hain zuzen ere, Gipuzkoako itsasargien eraikuntza proiektuen memorietan, Zumaiko porlanaren erabilera zehazten da.

Itsasargi Komisioak, 1864ko uztailaren 8an ospatutako saioan, Zumaiko itsasargia Talaiko puntara lekuz aldatzeko proposamena onartu zuen, espedientean agertzen diren txostenei men eginez. Ikerketak itsasargia eraikitzea pentsatzen zen eremuaren baldintzak aztertzen ditu: bertikalki geruzatutako lur saila eta harez eta buztin zuri geruzez osatua. Itsasoaren higaduraren aurrean duen jasankortasun eskasagatik aholkugarriegia ez dena. Itsasargiak azkenik ez du San Telmoko muinoa kokaleku hartuko, baizik eta Talaia baxua izenekoa; gerturatze argi gisa funtzionatuko du, aintzina portura sartzen ziren itsasontziei laguntzeko talaiaria zegoen leku berean. Itsasargiaren eraikuntzan parte hartu zuten teknikariek, lan jasankorra lortu eta mantentzeko kezka idatzietan adierazita utzi zuten, lurraren egoera ikusita: “eta itsasargiaren inguruan beharrezkoa erabakita, euri eta hezetasunak lautada honetan amaitzen diren geruza buztintsuetan barrena sartzea galarazteko”.

1864ko abenduaren 12an, Inocencio de Elorza, Gipuzkoako Zerbitzuaren Laguntzaile arduradunak, 5. mailako lehen itsasargiaren lanak burutzeko proiektua aurkeztu zuen, kobrezko 112.803 errealeko aurrekontuarekin. 1871an, Francisco Lafagak Talaiako puntuko kanpo ezponda apaintzeko beharra adierazi zuen, murrua arrokan finkatzeko harri-horma hidraulikoarekin. Urtebete beranduago, ingeniari honek berak, itsasargiko zerbitzurako bidearen proiektua aurkeztu zuen, ibaia inguratuz portutzat ere balio izan zezan, horretarako denentzakoa den kosta eremua ezarriz mendebaleko erriberan, herritarrak paseatu eta lasaitzeko.

Gerrate karlisten ondorioz, itsasargiak kalte handiak jasan zituen, eta 1881 arte ibiltzeari utzi zion. Lafarga ingeniariak, gipuzkoako kostako zenbait itsasargiren egileak, itsasargi berriaren eraikuntza lanak egin zituen, ezaugarri duen zurruntasuna agerian utziz. Inpernupeko hondartzaren ondoan, babestutzat jo liteken eremuan –batez ere ondoan duen Getariako itsasargiaren kokalekuarekin alderatuta, itsasoaren mailatik 41 metrotara- Zumaiako itsasargia dago, landaredi zarratuaz inguratua, sagarrondoak, tamarindoak eta zenbait mahasti nabarmentzen dira.

Harri-horma zuriko eraikuntza da, oin errektangularrekoa eta itsatsitako dorrearekin, harrizkoa, forma oktogolanekoa, linterna eta kopularekin. Eraikuntza apala, lerro erregularrekoa, harlanduz indartutako hareharrizko base trapezoidala kokatzen den sistema nabarmentzen da, eta eraikuntzaren eremu horri arkitektura militarrak berea duen nolabaiteko defentsa izaera ematen diona. Etxera sartzeko eskailera bikoitzak, erdigunean harrizko arku sakona sortzen du, eta bere perfilak, klabea pixkatxo bat okertuta, zolak duen hare eta buztin eremuaren hauskortasuna salatzen du.

Higer, Pasaia, Getaria eta Donostiako itsasargiek bezala, dorrerako barruko sarrera, Lasarteko burdin urtuko eskaileraren bitartez egiten da.

Aurrealdetik kolorea nabarmendu behar da, teilatu-hegal eta baoei azken ikutua ematen diena, inguru honetako itsasontzietan erabili ohi den urdin ilun tonuan. Kolore honetakoa da era berean, Zuloaga margolariaren Santiago-Etxea, egurrezko hezurdurarekin.

Dorreak zenbait leiho estu eta luze ditu, arku zorrotz foman, erdi aroko arkitekturan erabiltzen ziren gezileihoak gogorarazten dizkigutenak, garai honetan horren modakoak. Itsasargi honek estazio metereologiko automatikoa du; hezetasun, tenperatura, plubiometria, airearen zuzenbide eta abiadura datuak jasotzen ditu. Dorreak anomometroa eta haize-orratza ditu, haizearen azkartasun eta zuzenbidea neurtzeko. Bere ezaugarria 2 ezkutatzetatik 1erako taldeen argiarena da, gutxi gora-behera 12 milia irispidea duena”.


Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco