Bakailao

Familia
Dermersales
Tailak
Neurri handiena: 160 cm, normalean 50-80 cm. Pisu handiena: 40-50 kg. Adin zaharrena: 25 urte, gaur egungehiegizko arrantzagatik txikitu egin da.
Kontsumo
Dastatzeko garairik onena: jateko lehentasunezko garaia urtarrila eta maiatza bitartekoa da.
Banaketa eremua
Ipar Atlantikoan, eta ondoko eremuetan bizi da (Baltiko itsasoa); amerikar ekialdeko kostan, Groenlandian, Islandian eta europar kostetan (Britaniar Irletatik Barents itsasora arte).
Habitata
Ur epel-hotzetakoa eta hego-artikoko uretakoa, bai gaziak bai gezak. Plataforma kontinentalean bizi da, kostatik kontinente-ezpondaraino. Espezie taldekoi demertsala, distantzia luzeak egiten ditu igeri baina beti sakonari lotuta (450 m.-tara arte) eta elikadura eta ugaltze migrazioak egiten ditu.
Tenperatura: 2 tik 10 º C –ra.
Arrantza flota/aparailuak
Hondoko arrastea binakako erara
Elikatzea
Harrapakariak: ugaztunak (fokak, baleak), tiburoiak, beste arrainak (beste bakailaoak barne). Elikadura: helduak beste espezie batzuz elikatzen dira: (are beste bakailau batzuk), moluskuak, poliketoak, krustazeoak. Gazteak eta larbak zooplaktonaz elikatzen dira.
Ugalketa

Ugalketa: aldizkako erruleak dira, negu amaieratik udara bitartean. Ugalkortasuna eme bakoitzeko 2,5 eta 9 milioi arrautz bitartean. Errute kopurua 8 eta 22 bitartekoa da.

Arrautzak eta larbak: pelagikoak.

Udalarrantz - Red de municipios pesqueros del País Vasco