Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
U-morez
Aurkezpena
2011ko egitasmoa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

 

U-morez Aurkezpena

Genero Taldea


umorez@bertsozale.com

2008an jarri zen martxan, Bertsozale Elkartean, Genero taldea. Bertsozale Elkartearen barruan parekidetasunari ekiteko talde propio bat sortu izana, bertsolaritzan azken urteotan gauzatu den ibilbidearen ondorioa izan da.

Genero taldearen xedea

Bertsozale Elkartearen baitan eta, honen bidez, bertsolaritzan orohar, parekidetasuna sustatzea da lantalde honen xedea. Izan sorkuntza mailan (bertsogintzan), nola ekimen zein proiektuen antolaketan, Elkarteko egituraketa eta funtzionamenduan zein harremanetan.

Genero taldea, Bertsozale Elkartearen egituran

Bertsozale Elkarteko idazkaritzan kokatu da Genero taldea. Idazkaritzatik heldu zaio gaiari, muinetik eraginda Elkarteko egitura osora zabaldu nahi direlako parekidetasun neurriak. Genero taldearen esparrua ere, Ikerkuntza eta Komunikazioa diren bezala, transbertsala da (sail guztiei eragiten diena).

Genero taldeko kideak

Jon Artano, Onintza Enbeita, Egoitz Aizpuru, Jokin Labayen, Nere Erkiaga, Ixiar Eizagirre.
Harremanetarako: umorez@bertsozale.com

Genero taldeak 3 lan-ildo ditu [2011 urteko egitasmoa]

1. Bertsozale Elkarteko Genero Agenda: Elkarteko sail bakoitzean parekidetasuna sustatzeko neurriak diseinatuko dira eta horien aplikazioa landuko da.

2. Formazioa eta sentsibilizazioa: Bertsogintzako agente ezberdinei begirako formazioa antolatuko da, bi planotan. Batetik, genero bereizketaren gaineko kontzientziazio lana egingo da, geroz eta agente aktibo gehiago izan daitezen eraldaketa prozesu honen partaide. Bestetik, jada kontzientziatuta dauden agenteak formatzeko eta nork bere esparruan eraldaketak bideratzeko formazioa eskainiko da.

3. Gizarteratzea: Bertsolaritza eta generoaren alorrean egiten dugun prozesua gizarteratu egingo da, edonork izan dezan lanketa honen gaineko informazioa eta proiektuan parte hartzeko aukera, eta gainerako kultur mugimenduek ere izan dezaten Bertsozale Elkartea egiten ari den ibilbidearen berri.

Bertsolaritzan genero prespektiba lantzeak duen garrantzia

Bertsolaritzan genero prespektiba lantzea funtsezkoa dela deritzogu, hiru faktoregatik: Batetik, bertsolaritzak euskarazko kultur jardun gisa gure gizartean duen presentzia zabalagatik. Bertsolaritza eta Bertsozale Elkartearen egitasmoak milaka pertsonengana iristen dira; errespontsabilitate sozial handia dugu, beraz, proiektatzen dugun horrekiko. Datuek bistaratzen dute bertsolaritzaren eta Bertsozale Elkartearen eragin esparrua:

  • Urtean 1.725 bertso saio gauzatzen dira.
  • 20.000 lagunek ikusten dute astero Hitzetik Hortzera telebista saioa.
  • Txapelketa finalak milaka lagunek jarraitzen dituzte (BECen Final Nagusian 14.000 lagun bilduaz), saiora joanda zein hedabideen bitartez (final hartan ETBko audientzia 180.000 ikuslekoa izan zen).
  • Ikastetxetan eskola ordutan 17.082 haurrekin lantzen dugu bertsolaritza, Bertsozale Elkarteko irakasleen eta material didaktikoen bidez.

Bestetik, bertsolaritzak kultur jardun gisa eskenifikatzen duen guztiagatik ere bada garrantzitsua bertan genero prespektiban eragitea. Bertsogintza, espazio publikoan hitza hartzea da. Jendartearen aurrean festa jartzeko, umorea sortzeko, iritzia emateko ardura hartzea da. Bertsogintza kalea da, ostatuak, areto dotoreak, elkarte gastronomikoak; festa, lagunartea, bazkalostea, gaua. Bertsogintza presentzia eta hitza da, eta bat-bateko egoera horretan irteera sortzeko gai izango zarenaren autokonfidantza totala izatea. Espazio horretan, beraz, emakumeek lekua hartu eta ahotsa izatea ezinbestekoa zaigu. Baita bertso saioak diren espazio publiko horretara zer tematika eta zer ikuspegi eramaten ditugun zaintzea ere.

Eta hirugarrenik, Bertsozale Elkartearen moduko kultur mugimendu handi batean gisa honetako eraldaketa prozesu bat bideratzea oso interesgarria deritzogu, hasteko Bertsozale Elkarteari berari ekarriko dion onuragatik, eta bestetik hainbat mugimendu sozialentzat ere esperientzia erreferente bat gehiago izan daitekeelako.

 

Bertsozale Elkartea. Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra