Argitalpen berriak: Goizper eta Elkargi Kasuak


Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:

Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana, abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana, ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez, bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira eta hor aurkituko dituzu eskuragarri .pdf formatuan.

IV. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako deialdia urriaren 31 arte zabalik.


Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

 

SARIAK EPEA
  • Lehen saria: 1.300€
  • Bigarren saria: 900€
  • Hirugarren saria: 600€
2011ko urriaren 31 arte.
NORA
OINARRIAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
http://www.soziolinguistika.org/hausnartu

RSSALBISTE GEHIAGO

Beste iturrietatik