Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

© cc-by-sa  Edu Lartzanguren ¦ 2011-10-07 ¦ 11:16 ¦ hizkuntza-eskubideak

Begi aurrean banu bezala gogoratzen dut nire lehen monopatina. Beltza zen, arina, orduko Sancheski Platano haiek baino askoz hobeto diseinatuta eta eginda: zabalagoa, azkarragoa... eta gehien harritzen ninduena modeloaren izena zen: Zutik-nahi. Eibarren egiten zuten matxino itxurako bizardun mono-urdin beldurgarri batzuk, Legarre kaleko soto sakon eta ilun batean.Eta bertan saltzen zieten egileek beraiek, dirua eskutan lantegi sasi-klandestinoaren eskilara luzeak beldur-ilusioz jaisten genituen haurroi.

borona

Publizitatea

1970ko hamarkada zen. Garaian enpresari batzuk ere euskararen alde egiteko gogoa zuten, nonbait, eta produktuen zein lantegien izenean hizkuntza aldarrikatzen zuten. Etxetresnak Otsein ziren (Espainiako telebistan "Ot sein" ahozkatzen bazuten ere), Danena, Danok-bat, Biona, Gu-bi... Igogailuak, Orona.

Keinu hutsa? Baliteke. Hizkuntzaren erabilera folklorikoa?, agian... Baina alde ederra gaurko joerarekin. Hor duzue Orona igogailu etxeak geure peoran jarri diguna, beti bezala, espainol batueraz. Duela pare bat urte kexatu nintzaien eta "lan jarduna euskaratzeko" lanean ari zirela erantzun zidatzen. Berrikuntza poliki doa Oronan.

Eta bitartean, Citizen Kanek Rosebud lerarekin bezala, neure monopatinarekin amesten jarraituko dut gauetan: "Zutik-nahi", "Zutik nahi"... Ohe ondoko beleak erantzuten dit: "Jai, jai..."

Erantzunak

#1. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

edu Lartzanguren ¦ 2011-10-07 ¦ 12:28

Positibo izan nahi dut. Hona nire proposamena Oronari, Euskal Herrian barrena itsaten ari den txarteltxo hori euskaratzeko: "MATXURAK konpontzeko zerbitzua, 943367783. Orona". Aspaldi euskaratu nuen neronek geure peoran jarri zuten bestea: "KONTUZ, igogailuaren makinaren gela. Soilik konpontzaileek dute hona sartzerik".

#2. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

Nora ¦ 2011-10-07 ¦ 12:55

Etxean Eibarko Beltran enpresak jarri digu igogailu euskalduna. Makinen ahotsa entzutea ez da oso atsegina izaten (gasolindegian eta abarretan...), baina etxeko igogailuak euskaraz egiten dit neri

#3. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

Edorta Agirre ¦ 2011-10-09 ¦ 09:28

Mondragon sintomaren beste agerpen bat, dudarik gabe. Fagor markako aparatuen prospektu batzuk 12 hizkuntzatan daude idatziak, denak ere armada duten Estatuetako mintzairak. Biba zuek!
Horientzat Eskozia, Euskal Herria edo Katalunia baino inportanteagoa omen dira Malta edo Vatikanoa.
Zergatik ez aukeratu "Omnium" izena, "Orona" lotsagarri eta huts horren ordez? Bigarrenak gehiago saltzen duelako Euskal Herri inozo honetan. Guk, militantziaz, horien produktu eta zerbitzuak erosiko ditugu. Haiek guri, barre.
Orain arte.

#4. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

aintzane ¦ 2011-10-11 ¦ 12:24

Gure etxeko portero automatikoak "puerta abierta" esaten zuen. Euskaraz jartzeko eskatu genuen, baina auzoko guztiak ez zeuden ados eta orain ate mutua daukagu.

#5. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

Aitor ¦ 2011-10-13 ¦ 08:19

Arabako Errioxatik idazten dut, gurean ere erdi gazteleraz eta ingelesez dago jarrita txarteltxoa, baina umeak jolasten 902 telefono horretara deitu eta euskaraz izan zen erantzuna.
P.D. Ez daukat Oronan "akziorik".

#6. Re: Euskaraz nahi? Orona igogailuekin jai

Edu Lartzanguren ¦ 2011-10-13 ¦ 14:04

Bai, niri ere euskaraz erantzun zidaten duela hiruzpalau urte, "lan jarduera euskaratzen" ari zirela. Orona kooperatiba bat da. Agian, euskaraz egiten dute lan barnean, baina kanpo komunikazio guztiak (web-orria, txartelak, etab.) gazteleraz-ingelesez dituzte, Espainian soma ez dezaten Euskal Herriko enpresa dela. Baina horrek ez lieke eskubiderik emango euskaldunak diskriminatzeko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:

 

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz