Itzuli orri nagusira Bidali hau

ETAren zerbitzura

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2011-10-18 ¦ 07:34 ¦ politika

Madrilgo ABC egunkariak mezu hau dakar gaurko bere portadan. Nazioarteko Konferentziako gonbidatu nagusietan bost irudian, eta mezu argi bat: "ETAren zerbitzura". Atzoko bilkurari Conferencia-trampa de paz deritzo ABCk, argazkiaren azpiko iruzkinetan. Euskal Herrian gehien saltzen diren El Correo eta Diario Vasco egunkarien talde berekoa da ABC, Vocento komunikazio taldearen hedabide bat.


Argazkiak.org | ABC, Donostiako Konferentziaz © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

ABCren arabera, ETAren zerbitzura egon da atzokoa, 2004ko Anoetako Proposamenean jasotakoei jarraitzen dietelako Konferentziako Adierazpeneko puntuek.

Hemen daukazue Anoetako Proposamenaren testua (PDF), 2004ko azaroan Batasunak publiko egindakoa. Atzo zabaldutakoa baino askoz ere luzeagoa da. Atzokoari dagokionez, jarraian adierazpena osotasunean.

Donostiako Adierazpena

Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.

Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako.

Gure ustez, gaur egun, helburu hori lorgarria da euskal herritarren, bere ordezkari politikoen eta Europa zein Nazioarteko Komunitate zabalaren laguntzarekin. Argi adierazi nahi dugu ez garela hona etorri ezer inposatzera eta inork ez dezala pentsa herri honetako herritargoari ezer agintzeko eskubidea edota autoritatea dugunik. Ez gara inor hemengo eragile ezberdinei eta beraien ordezkari politikoei zer egin behar duten esateko.

Halaber, fede onez etorri gara eta espero dugu gure herriek eta jendarteek, baita besteenek ere, pairatu zituzten gatazka luzeak konponduz eskuratu dugun esperientziatik abiatuz eskainiko dizkizuegun ideiak baliagarriak izango zaizkizuela. Gure esperientzia horretatik abiatuz, jakin badakigu bortxakeria eta gatazka egoera konpontzea eta bake iraunkorra erdiestea ez dela inoiz lorpen erraza izatean.

Ausardia beharrezkoa da, arriskuak hartzeko borondatea eduki behar da, konpromiso sakonak, esku zabaltasuna eta estatu buru sena behar dira. Bakea errekontziliazioaren indarra gorrotoan oinarrituriko ohiturei nagusitzean dator; egungo egoeraren eta etorkizun hobearen aukera iraganeko ozpindura baino askoz ere onuragarriagoa denean. Gure esperientziak erakutsi digunez, bakea eskuratzeko benetako aukera ematen denean, ezinbestean aprobetxatu beharra dago. Gatazka, elkarrizketaren bidez, inolako bortxakeriarik gabe eta demokraziaren eskutik gainditzeko herritargoak bai eta bere ordezkari politikoek egin duten aldarrikapenaren indartzeak aukera hau zabaldu du.

Gure ustez, berrogeita hamar urte baino gehiago iraun duen biolentzia amaitu, eta bake iraunkorra eta justua eskuratzeko aukera une honetan bideragarria eta eskuragarria da.

Honengatik guztiarengatik:

  1. ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.
  2. Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko.
  3. Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontziliazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.
  4. Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako. Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek, begiraleek edota laguntzaileek, elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. Hemen ere, gatazkarekin zer ikusirik duten parteek horrela erabakiko balute, elkarrizketa nazioarteko laguntzaileen bidez ere bidera liteke.
  5. Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.

anoetako_proposamena2004_eu.pdf 107KB (109644 byte)

Erantzunak

#1. Beste egunkari batzuetako azalak, ABCren ildotik

Sustatu ¦ 2011-10-18 ¦ 08:36

Beste egunkari eskuindar batzuek ere ildo bertsutik jo dute Madrilen. El Mundok Zinemaldiari egin dio erreferentzia:


Argazkiak.org | El Mundo, urriak 18, 2011 © cc-by-sa: sustatu

La Gaceta ultraeskuindarrean ez da titular nagusia, baina nazioarteko ordezkariak "ETAren bidaliak" dira argazkiaren ondoan:


Argazkiak.org | La Gaceta, urriak 18, 2011 © cc-by-sa: sustatu

La Razon-en, Zitalkeriaren eguna da atzokoa.


Argazkiak.org | La Razon, urriak 18, 2011 © cc-by-sa: sustatu

Ikusi neurri osoan Hollywoodeko aipu horretan datorrena irakurtzeko: "Maila altuko autoetan iritsi ziren nazioarteko gonbidatuak, nahiz eta beren hotela, Zinemaldiko zine izarrak apopilo egoten direna, Konferentziaren lekutik zazpi minutura egon".

#2. Re: ETAren zerbitzura

Iras ¦ 2011-10-18 ¦ 10:08

Beste behin, izugarria Espainiako prentsa eskuindarrarena. Ezer positiborik ateratzekotan, titular horiekin nazioartean duten irudia negargarri gelditu dela.

#3. Den-den-dena da e.t.a.

txu ¦ 2011-10-18 ¦ 11:20

Antena 3ko teleberria ikusita antzeko zeozer esan zuten. Erabakita dakat kate hori menutik desagertaraztea.

#4. Ezker abertzaleak bat egin du osoki Donostiako Adierazpenarekin

Sustatu ¦ 2011-10-18 ¦ 11:46

Prentsaurrekoan, Ezker Abertzaleak bat egin du atzoko Donostiako Adierazpeneko bost puntuekin. Gorago dituzue bost puntu horiek.

#5. Re: ETAren zerbitzura

Karlott ¦ 2011-10-19 ¦ 09:03

Honelako gaietan nik ez dut uste eskuindar eta ezkertiarrak daudela espainiarren artean.
Etxean hartzen diren irrati eta telebistetan terminologia bera erabili eta mezu berbera helarazi dute: artekariek ez dute informaziorik, gobernuen posturetan konferentziaren ondorioek ez dute eraginik izango, benetako irtenbide demokratikoa Polizia baliatzea da...
Areago, orain "banda" izatetik "organizazio" bihurtzen ari da ETA, prozesuak aurrera egin ahala.
Portzierto, saihetsetik bada ere: berrogeitaka urtetan espainiarrek gure herri ondaretik berealdiko dirutza xahututa, orain herritarrok exijitu behar ote diogu ETAri jardueran amaitzea?
Guk eskatzen duguna da zuen, denen, dimisioa: seko inutilak izan zaretelako mende erdi honetan.

#6. Re: ETAren zerbitzura

mrk ¦ 2011-10-19 ¦ 13:39

«Al servicio de ETA» dio Vocentoko egunkari nagusiaren azalak. Baina... nazioarteko seiko taldetik bost baino ez dira ageri argazkian. Nor da "zerbitzutik" kanpo utzi duten hori? Bai lagunok. Joxe frantziarra barkatu dute; ez da alperrik "lakosa" gogor borrokatutakoa.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak

 

 Nabigatu euskaraz